ZINEMA HONEK ESERLEKUAK OHE BIKOITZENGATIK ORDEZKATU DITU

ZINEMA HONEK ESERLEKUAK OHE BIKOITZENGATIK ORDEZKATU DITU Zure logela zinema bilakatzearekin amestu al duzu noizbait? “VIP logela” deitutako zinema honek, zine aretoetako ohiko besaulkiak ohe bikoitzengatik ordezkatu ditu. Cinema Pathé deitutako areto hauek Suitzan aurkitu daitezke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinema-honek-eserlekuak-ohe-bikoitzengatik-ordezkatu-ditu/@@download/image/Cine-con-camas.jpg
2019/05/20

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Zure logela zinema bilakatzearekin amestu al duzu noizbait? “VIP logela” deitutako zinema honek, zine aretoetako ohiko besaulkiak ohe bikoitzengatik ordezkatu ditu. Cinema Pathé deitutako areto hauek Suitzan aurkitu daitezke.
ZINEMA HONEK ESERLEKUAK OHE BIKOITZENGATIK ORDEZKATU DITU

Cinema Pathé-k pelikulak ikusteko modu berri eta lasaia asmatu du. Zinema esklusibo honetan 11 ohe aurkitu daitezke, euren maindire grisa eta beixekin eta bi burkorekin. Mahaitxoak ere badaude esperientzia ahalik eta etxekoena eta lasaigarriena izan dadin.

Zinema honek eskaintzen dituen VIP sarrerekin ohe bikoitz bat eskuratzen da eta baita “doako” janaria ere. Sarrera batek 43,50 euro inguru balio ditu eta janari eta edaria sartzen dira prezio horretan. Ohiko sarrerek aldiz 17 euro balio du. VIP sarrera eskuratu ez gero, ez da ilararik itxaron beharko ogitarteko eta edariak eskuratzeko. Guzti honez gain, esperientzia ahalik eta onena izan dadin etxeko zapatilak ere eskaintzen ditu eta baita sofa bikoitzak ere. Izarak pelikula bakoitzaren ostean aldatuko dira eta guztia txukunduko da hurrengoa hasi aurretik.

Honetaz gain, haurrengan ere pentsatu dute. Umeentzako aretoetan pilota igerileku bat egongo da eta eskaileren ordez tobogan bat. Zer iruditzen zaizu ekimen hau? Prest egongo al zinateke esperientzia honetaz gozatzeko VIP sarrera ordaintzera?