Zinema eta sormenaren inguruko lantegiak egiten ari dira haurrentzat Donostiako Tabakaleran

Zinema eta sormenaren inguruko lantegiak egiten ari dira haurrentzat Donostiako Tabakaleran Hiru eta hamaika urte arteko haurrek hartzen dute parte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinema-eta-sormenaren-inguruko-lantegiak-egiten-ari-dira-haurrentzat-donostiako-tabakaleran/@@download/image/ssiff37415_cartel_imagina_un_festival_0.jpg
2022/08/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hiru eta hamaika urte arteko haurrek hartzen dute parte.
Zinema eta sormenaren inguruko lantegiak egiten ari dira haurrentzat Donostiako Tabakaleran

Zinemaldiarekin eta Zinemaldiaren historiarekin lotutako proposamen pedagogiko edo lantegiak eskaintzen ari dira, uztailaz geroztik, Donostiako Tabakaleran, 3-6 urte arteko eta 7-11 urte bitarteko haurrentzat. Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko antolatu den Imajinatu Zinemaldia erakusketaren aitzakian, gazteenen artean zinemaren mundua eta sormena inguratzen duten alderdi guztiak erakusteko pentsatutako ekimena da.

Gaur bertan jantzi diseinuaren inguruko saioa izango dute eta bihar, berriz, Concept art. Larunbatean, hilak 13, lehen film laburra egingo dute.

Hurrengo hitzorduak honako hauek izango dira: abuztuaren 17an, 'Diseinatu zure saria'; abuztuaren 18an, argazki-saioa; abuztuaren 20an, 'Egin zure filmaren kartela'; abuztuaren 24an, 'Storyboardeko artistak'; abuztuaren 25ean, animazio tailerra; abuztuaren 27an, filmatzea eraikitzen; abuztuaren 31n, jantzi diseinua; irailaren 1ean, Concept Art; eta irailaren 3an, 'Nire lehen film laburra'.

Lantegi batzuetarako tokia geratzen da oraindik eta hemen lor daitezke sarrerak.