Zinema egunak Donibane Lohitzunen

Zinema egunak Donibane Lohitzunen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinema-egunak-donibane-lohitzunen/@@download/image/20081097006osteguna1.jpg
2012/12/13
berria
Larunbatean amaituko da Donibane Lohizuneko 13. Film Zuzendari Gazteen Jaialdia. Rex zinema gelan eta Jai Alain ari dira eskaintzen aurkeztutako filmak. 

Frantziar eta espainiar estatuko egileeez gain, Austria, Hungaria, Tunisia, Italia, Mexiko, Quebec eta Marokoko ordezkariek hartu dute parte.
Partehartzaile gehienak gazteak diren arren, adinez nagusiagoak diren egileek ere hartu dezakete parte lehiaketan. Zehatzago esateko, lehen edo bigarren filma aurkezten duten edonork aurkeztu dezake bere lana. Irabazleak urrezko txisterra jasoko du larunbatean Jai Alain egingo den ekitaldian.