'Zinema Beach' zikloa martxan da Iruñeko Baluarten

'Zinema Beach' zikloa martxan da Iruñeko Baluarten Steven Spielberg-en 'Jaws' filma emango dute asteartean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinema-beach-zikloa-martxan-da-iruneko-baluarten/@@download/image/jaws1975.24261.jpg
2024/07/19
Steven Spielberg-en 'Jaws' filma emango dute asteartean.
'Zinema Beach' zikloa martxan da Iruñeko Baluarten
Nafarroako Filmotekak hondartza eta zinema uztartuko ditu hilabete honetan. Iazko uztailean hareatza inauguratu zuten Baluarten, eta Zinema Beach berriz itzuliko da Erakusketa Aretoan egingo diren emanaldi berriekin. Genero ezberdinetako lau film ezagun proiektatuko dituzte guztira, publiko osoari zuzenduta. Filmak
 
Atzo egin zuten lehen emanaldia, eta The Goonies pelikula erakutsi zuten. Hurrengo proiekzioa uztailaren 23an izango da, asteartean, eta Steven Spielberg-ek zuzendutako Jaws filma ikusi ahal izango da. Kostaldeko turismogunea den herri batean marrazo batek hainbat lagun hil edo zaurituko ditu. 
 
Komediak ere izango du lekua egitarauan. Uztailaren 25ean, Groundhog day edo Marmotaren Eguna emango dute. Bizitzarekin aspertuta dagoen metereologo bat herri txiki batera joango da, lankideekin, marmotaren portaeraren berri emateko telebistaz.  Elurte bat dela eta, gaua herri hartan pasatu beharko du, eta, esnatzerakoan, aurreko eguna birbizitzen ari dela jabetzea izango da. Denboran harrapatuta geratuko da, egun bera errepikatuz.
 
Azkenik, uztailaren 30ean, Bruce Willis aktorea protagonista duen Die Hard filma emango dute. Terrorista talde bat New Yorkeko Nakatomi Plaza etxeorratzaren jabe egin da, eta bertako jendea bahitu du. John McClane polizia bakarrik eta zerbitzutik at dago, baina bahitzaileen aurkako borroka irmo eta etengabeari helduko dio, bahituen itxaropen bakarra baita.
 
Filmen emanaldiak 22:00etatik aurrera izango dira, eta jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.