'Zineleku': ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa

'Zineleku': ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa 18 eta 30 urte bitarteko gazte belaunaldi berri bat bildu nahi du aurten ere ekimenak, zinema eta beste arte arloetako profesionalekin batera (antzerki, musika performancea…) sortzeko beste era bat, zinema egiteko beste era bat eta, oro har, “bizitzeko beste era bat” ezagutu ditzaten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zineleku-ikus-entzunezkoen-trebakuntza-eta-ekoizpenerako-ekimena/@@download/image/zineleku-2019.jpg
2019/07/16
18 eta 30 urte bitarteko gazte belaunaldi berri bat bildu nahi du aurten ere ekimenak, zinema eta beste arte arloetako profesionalekin batera (antzerki, musika performancea…) sortzeko beste era bat, zinema egiteko beste era bat eta, oro har, “bizitzeko beste era bat” ezagutu ditzaten.
'Zineleku': ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa

Gaurtik hasita eta uztailaren 26ra bitarte, Zineleku ekimena egingo da Gasteizen. Programak hitzaldiak, proiekzioak, performanceak, trebakuntza ikastaroak, ikus-entzunezkoak eta bestelako diziplinak uztartuko ditu.

18 eta 29 urte bitarteko gazte talde batek diziplinarteko formazio bat jasoko du, arte ezberdinen arloetako izen handiko profesionalen eskutik. Programan parte hartuko duten gazteak Gasteizko Alde Zaharreko Santa Maria aterpetxean biziko dira elkarrekin.

Proiektuari buruz, “helburua ikus-entzunezko sortzaile berriei, ikuspuntu komunitariotik, diziplina arteko prestakuntza ematea” dela azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek. Era honetan, tailerrak ikus-entzunezkoen arloan unibertsitateetan ematen diren edukiak osatzeko daude pentsatuta eta hori horrela, “parte-hartzaileek tailerretan parte hartuko dute lehen zortzi egunetan, eta gainerakoetan, partaide bakoitzak praktika mota bat garatzeko aukera izango du”. Uztailaren 26ko amaierako jaian, ikasleen eta artisten elkarlanaren ondoriozko lan esperimental eta diziplinarteko proiektuen aurkezpena egingo dute.

Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta egitarauak gonbidatu eta edukien aukeraketa zaindua dakar. Hartara, gaur bertan, Baratza aretoan, Eugenio Mira zuzendariarekin topaketa bat eskainiko du programazioak. Bertan, aurrekontu handiko eta nazioarteko antzezleekin egindako ekoizpenetan bizi izan duen esperientzia ezagutzeko aukera izango du bertaratzen denak. Hitzordua, 19:00etatik aurrera.