Zinegoak jaialdiak agur esan du

Zinegoak jaialdiak agur esan du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinegoak-jaialdiak-agur-esan-du/@@download/image/2009294292zinegoak1.jpg
2012/12/13
berria
Sariak banatuta, datorren urtera arte agur esan du Zinegoak jaialdiak, Bilboko gay-lesbo-trans nazioarteko zinemaldiak. Antolatzaileak pozik agertu dira 6. edizio honek izan duen harrerarekin, 6.000 ikusletik gora, eta orain arteko arrakastatsuena izen dela nabarmendu dute. 

Sariei dagokionean, Jörn Hartmann, Susana Talayero eta Gabriela Waismanek osatutako epaimahaiak honako lanak saritu ditu:
- Fikziozko luzemetraia onenaren saria Olaf de Fleur Johannessonek zuzendutako "The amazing truth about Queen Raquela" filmari.
- Dokumental onenaren saria Luca Ragazzi eta Gustav Hoferren "Improvvisamente L´inverno scorso" lanari.
Bilboko Udaleko Berdintasun bulegoak, berriz, Lebianismoa eta Generoa izeneko saria eman dio Zero Chou zuzendariari "Drigting flowers" filmagatik.