Zinegoak, hasteko prest

Urtarrilaren 29tik otsailaren 6a arte izango da Bilboko gaylesbotrans zinema jaialdia. Antolatzaileen hitzetan, beste urteetan baino film gehiago ez dituzte emango baina pantailaratuko dituztenak onak direla azpimarratu dute; gehienak Donostia, Berlin edo Cannes bezalako zinema jaialdi entsutetsuetan aurkeztutakoak.
Film luzeen atalean, Sergio Fabio Ferrariren 'L'ultimo giorno d'invierno' pelikularen mundu mailako estreinaldia izango da. Bestalde, 20 urte dira Berlingo harresia lurrera bota zutela eta horren harira 'Westler' filma emango dute; Alemaniako gay pelikularik onenetakoa, adituen ustez. Zinegoak jaialdiko emanaldiak Bilborocken, Arriagan, Fnacen, Capitolen, Cine Club Fasen eta Guggenheimen izango dira.