Zinegin festibala Hazparnen urriaren 19tik 22ra

Zinegin festibala Hazparnen urriaren 19tik 22ra Hazparneko (Lapurdi) Haritz Barne aretoan ospatuko da Zinegin festibalaren 12. edizioa urriaren 19tik 22ra arte. Lau egunez ikus-entzunezko ezberdinez gozatu ahal izango da, nagusiki, musika, argazkiak eta sorkuntza lantzeko lantegiak eskainiko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinegin-festibala-hazparnen-urriaren-19tik-22ra/@@download/image/A3_ZineginFestibala_2023-pdf.jpg
2023/10/17
Hazparneko (Lapurdi) Haritz Barne aretoan ospatuko da Zinegin festibalaren 12. edizioa urriaren 19tik 22ra arte. Lau egunez ikus-entzunezko ezberdinez gozatu ahal izango da, nagusiki, musika, argazkiak eta sorkuntza lantzeko lantegiak eskainiko dira.
Zinegin festibala Hazparnen urriaren 19tik 22ra

Hazparneko Haritz Barne zinema aretoak Zinegin festibalaren 12. edizioa hartuko du aste honetan. Egitarauan azken urteetako hainbat euskal ikus-entzunezkoz gozatzeko aukera egongo da lau egunez. Helburua euskal kulturaren arnasgune bat sortzea da, euskarari zein euskal zinemari lekua eginez. 

Positive Bomb eta Bañolet filmekin abiatuko da jaialdia ostegun honetan. Ipar Euskal Herriko sorkuntzak lehen lerroan jarriko dira. Lehena, Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioko ikasleen lana, Eñaut Castagnet, Lander Garro eta Manex Fuchen eskutik. Bigarrena, berriz, garaztarren fikzio parte hartzailea, Paxkal Irigoyen eta Maia Iribarneren gidaritzapean.

Ostirala berezia izango da, filmei batuko baitzaizkie beste diziplina artistikoen eskaintza. Musika eta argazkia batzen dituzten bi kontzertu ospatuko dira: Barkez Kanpo, Nahia Garaten argazkiekin eta Lumi, Nagore Legarretaren argazkiekin.

Bestelako eskaintzarekin jarraituz, larunbatean Tourne-monte izeneko lantegia izanen da, smartphone edo kamera batekin film labur-laburrak sortzen erakutsiko da bertan. Taldeka edo bakarrik parte hartu ahal da, eta planoa kronologikoki filmatuz sortu beharko dira obrak. Interea dutenek zinegin@gmail.com helbidera idatzi behar dute izena emateko.

Larunbat arratsaldean dokumentalak nagusituko dira, Josu Martinezenak, hain zuzen. Lehenik, Mirande idazlearen bizia eta, ondotik, Bizkarsoro fizkiozoko herrian denboran bidaia. Gaualdia Unicorn Wars deitutako animazio film batekin  batekin borobilduko da.

Igandean, Debako Animadeba festibalak animazio filmak eskainiko ditu, ordubetez. Borobiltzeko, 2023 honetako bi euskal maisulantzat diren 20.000 erle (Estibaliz Urresola) eta Irati (Paul Urkijo) pantailaratuko dituzte.