Zimbawuen, zalaparta Big Brother dela eta

Zimbawuen, zalaparta Big Brother dela eta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zimbawuen-zalaparta-big-brother-dela-eta/@@download/image/20101159740zinbawe.jpg
2012/12/13
berria
Zimbawuen, zalaparta Big Brother dela eta
ZIMBAWUEn hautsak harrotu ditu Afrikako Big Brother telebista saioak. Finalean Zimbawue eta Nigeriako lehiakide banak parte hartu zuten eta Nigeriakoak boto gehiago pilatu zituen. Robert Mugabe Zimbawueko presidentea sutan jarri da, eta ez dutela garbi jokatu salatu du. Nigeria handiagoa dela dio, kexuka, eta horregatik jaso duela bertako lehiakideak babes handiagoa. Atsekabea arindu nahian edo, etxebizitza erosteko diru saria agindu dio presidenteak herrikideari. Agintarien diru laguntza jaso ahal izateko reality showetan parte hartzea ei da bidea!