Zikloiak eta bioaniztasuna

Zikloiak eta bioaniztasuna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zikloiak-eta-bioaniztasuna/@@download/image/11p22-2.jpg
2012/12/13
berria
Zikloiak eta bioaniztasuna
Suteek eta zikloiek izugarrizko kalteak eragiten dituzte herri askotan, Asiako edo Hego Amerikako hainbat tokitan, esaterako. Dena dela, bai suteek baita zikloiek ere tropikoetako basoetan bioaniztasunari eusten laguntzen dute. "Joan" hurakana Nikaraguatik igaro zenetik hamar urte igaro ondoren, adibidez, garai hartan erabat txikiturik geratu ziren basoetako zuhaitz espeziak kalterik ez izandakoetakoak bi edo hiru halako dira. Are gehiago, zikloiek zenbat eta kalte handiagoa egin, orduan eta espezie berri gehiago sortu ohi dira ondoren.