Ziklistarik onenak, sei egunez gure errepideetan

Ziklistarik onenak, sei egunez gure errepideetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ziklistarik-onenak-sei-egunez-gure-errepideetan/@@download/image/20113315601Itzulia.JPG
2012/12/13
berria
Apirilaren 4tik 9ra bitartean izango da Euskal Herriko Itzulia. Ostegunean, apirilak 7, eta larunbatean, apirilak 9, bi etapa nagusiak izango dira; Arrateko gainean bukatuko da lehena eta Zallan jokatuko den 20 kilometroko erlojupekoa izango da bestea.

Ohi bezala, tropeleko ziklista onenetako asko lehiatuko dira. Euskaltel-Euskadi irabazteko asmoz abiatuko da bere taldeburuarekin, Samuel Sanchezekin. Aurkaririk ez zaio faltako. Besteak beste, Cadel Evans australiarra, Tony Martin alemaniarra eta Ivan Basso italiarrak ere parte hartuko dute. Joan den urteko irabazlea, Chris Horner estatubatuarra ere ezin aipatu gabe utzi. Euskal Herriko txirrindulariak ere, nola ez, gertutik jarraitu beharko ditugu: Beñat Intxausti, Markel Irizar...