Zigor Urrutiak komunikazioaz duen ikuspegia islatu du 'Babel. Dorretik Googlera' lanaren bidez

Zigor Urrutiak komunikazioaz duen ikuspegia islatu du 'Babel. Dorretik Googlera' lanaren bidez Paralelismoa egiten du Babelgo dorrearen eta Interneten artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zigor-urrutiak-komunikazioaz-duen-ikuspegia-islatu-du-babel-dorretik-googlera-lanaren-bidez/@@download/image/IMG_5666-scaled.jpg
2023/07/11
Paralelismoa egiten du Babelgo dorrearen eta Interneten artean.
Zigor Urrutiak komunikazioaz duen ikuspegia islatu du 'Babel. Dorretik Googlera' lanaren bidez

Zigor Urrutiaren Babel. Dorretik Googlera proiektua 2022ko edizioan Proiektu Artistikoen ekoizpenari laguntzeko deialdian aukeratutako lau lanetako bat da. Zigor Urrutiak Babelgo dorrearen eta gaur egungo Babelgo dorrearen, Interneten, arteko alderaketa egiten du, inkomunikazioaren mito gisa.

Urrutiaren lanek lotura zuzena dute egunerokotasunarekin, topaketarekin eta norbanakoen arteko komunikazioarekin. "Teknologia berriek eta sareak egoera emozionalak katalizatu eta handitzen dituztela jakitun izanik, komunikaziorako sistema eta dinamika sozial berri horiek erabiltzen ditu bere proposamenen batzuk testuinguruan jartzeko. Askotan, publikoaren parte-hartzeak ematen dio zentzua obrari eta izaera performatiboa ematen dio", azaldu dute.

Zigor Urrutia Arte Ederretan lizentziatua da, ikus-entzunezkoen espezialitatean. Bakarkako zein taldeko erakusketak egin izan ditu, tartean Artium Museoan, Valentziako MUVIMen, Bilboko Rekalde Aretoan, Amarica Aretoan, Koldo Mitxelena Kulturunean, Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalean, eta Montehermoso Kulturunean. Era berean, hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu, Gure Artea Lehiaketan Grabatua espezialitatean hautatu zuten eta Gasteizko Artium Museoaren bekak eta laguntzak jaso ditu. 

Irailaren 10era arte bisitatu ahal izango da erakusketa, Montehermoso Kulturuneko Lehen Solairuko Aretoan.