Zigor kolpeka
2.000 azote edo zigor kolpe eta hamar urteko espetxe zigorra ezarri diote Saudi Arabiako segurtasun indarretako kide bati hiru lagunekin batera auto baten gainean biluzik dantzatu eta egindakoaren grabazioa Sarean zintzilikatzeagatik. Orobat, autoa konfiskatu diete, eta bideoa erretiratu. Deigarria bada ere, herrialdeko zigor kodeak kolpe fisikoak barneratzen ditu oraindik, eta isun eta espetxe zigorrekin batera ezartzen ditu.