Zigor fisikoak ikasgelan

Zigor fisikoak ikasgelan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zigor-fisikoak-ikasgelan/@@download/image/89p8zigor.jpg
2012/12/13
berria
Zigor fisikoak ikasgelan
200.000 ikaslek zigor fisikoak pairatzen dituzte urtero AEBetako eskoletan, Human Rights Watch eta American Civil Liberties taldeek argitaratutako txostenaren arabera. Zigor fisikoak legezkoak dira AEBetako 31 estatutan, eta ohikoak beste 13tan. Hirietako ghettoetan, pobreziak eta bortizkeriak jotako lekuetan, eta nekazaritza inguruetan nagusitze dira halakoak. Texas eta Misissipi dira tankera honetako zigorrak gehien erabiltzen dituzten estatuak.