Zigarro-puntak debekatzea ingurugiroa salbatzeko

Zigarro-puntak debekatzea ingurugiroa salbatzeko Urtean bost bilioi zigarro kontsumitzen dira mundu osoan; non amaitzen dute zigarro-punta guzti horiek? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zigarro-puntak-debekatzea-ingurugiroa-salbatzeko/@@download/image/GettyImages-957852396-640x360.jpg
2019/10/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Urtean bost bilioi zigarro kontsumitzen dira mundu osoan; non amaitzen dute zigarro-punta guzti horiek?
Zigarro-puntak debekatzea ingurugiroa salbatzeko

Tabakoa osasun publikoaren arazo larrienetakoa da, eta orain, ingurugiroarena ere. Hain zuzen, munduko erretzaile bakoitzak erretzen duen zigarro bakoitzak sekulako aztarna uzten du; urtero munduan bost bilioi zigarro kontsumitzen dira, eta %98 zigarro-puntak dituzte. Zer gertatzen da zigarro-punta guzti horiekin? 

Plastikozko produktuek baino oihartzun txikiagoa eragin duten arren, zigarro-puntak gizakiak sortutako lehen hondakin plastikoa dira, eta ingurugiroari eragiten dion kaltea larria da. Hala, egunean zigarro pakete bat erretzen duen erretzaile bakoitzak urtean bost litro filtro botatzen ditu. 

Zigarro-puntak zelulosazko azetonarekin egiten dira; material hori biodegradagarria ez den plastiko mota bat da, eta planeta guztian zehar barreiatu dugu. Horregatik, zientzialari talde batek zigarro-puntak eta filtroak debekatzeko eskatu du

EZ DIRA BEHARREZKOAK

Nola sortu ziren zigarro-puntak eta filtroak? Gezurra badirudi ere, 50eko hamarkadan tabakoaren industriak merkatuan txertatu zituen, tabakoaren eragin negatiboa ekiditeko. Bistan denez, neurriak ez du balio izan. Bestalde, munduko herrialde gehienek tabakoaren aurkako neurriak hartu dituzte; Espainian erretzeari uzten laguntzen duen medikamendu bat diruz laguntzen hasi dira. Osasunagatik ez bada, ingurugiroa babesteagatik bederen erretzeari uzteko unea izan daiteke.