Zientziarekiko mesfidantzak gora egin du

Zientziarekiko mesfidantzak gora egin du Ezagutzaren tenpluen zutabeak dardar egiten hasi dira... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientziarekiko-mesfidantzak-gora-egin-du/@@download/image/logical-reasoning.jpg
2019/10/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ezagutzaren tenpluen zutabeak dardar egiten hasi dira...
Zientziarekiko mesfidantzak gora egin du

Zientzialarien hitza ez da garai batean bezain indartsua. Azken urteetan, zientziarekiko mesfidantzak gora egin du, eta asko dira ezagutzaren eta ikerketaren adituek esan dutena zalantzan jartzen dutenak. Mesfidantza horren "biktima" nabarmenena Aldaketa Klimatikoa da; asko dira begintakorrak gaiaren inguruan.

Mesfidantza hori zuzenean lotuta doa ezagutza faltarekin; AEBetan Research!-ek egindako inkesta batek ondorioztatu zuen 2011n estatubatuarren %66 ez zela bizirik zegoen zientzialari bakar baten izena gogoratzeko gai. Gaur egun, bizirik dagoen zientzialari bakar baten izena esateko gai ez direnak %83 dira. Gainera, izenen bat adierazteko gai direnak ez dute sekula emakume bat ala klimaren inguruko zientzialari bat aipatu.

Zientzia ez dago modan, eta noski, horrek prestigioa galtzea ekarri dio ezagutzaren arloari. Konponbidea? Batzuen ustetan, zientziak berak egin behar du hausnarketa, eta jendeari hurbiltzeko orain arte erabilitako metodo eta bideak birplanteatu. Dena den, ezagutza hutsa ez da nahikoa, beste hainbat faktore ere aztertu beharko lirateke zientziak bizi duen bullying egoerari aurre egiteko. Idiokraziaruntz ote goaz?