Zientzialarien kalkuluen arabera 2029an izango genuke estralurtarrekin lehen kontaktua

Zientzialarien kalkuluen arabera 2029an izango genuke estralurtarrekin lehen kontaktua 2029. urtean iritsiko litzateke estralurtarren kontaktu potentziala 2002an NASAk bidalitako seinale bati erantzunez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientzialarien-kalkuluen-arabera-2029an-izango-genuke-estralurtarrekin-lehen-kontaktua/@@download/image/33e5987ab9630d4c3c65a1981fc21831.jpeg
2023/05/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2029. urtean iritsiko litzateke estralurtarren kontaktu potentziala 2002an NASAk bidalitako seinale bati erantzunez.
Zientzialarien kalkuluen arabera 2029an izango genuke estralurtarrekin lehen kontaktua

Zientzialarien kalkuluen arabera Lur planetarekin kontaktuan jarri litezke estralurtarrak 2029an. NASAk bidalitako zunda bat jarraitzen ari dira. Zunda honek 27 argi urtetara bidaiatzen du espaziotik. 

Adituek uste dute estralurtarrek 2002an bidalitako zunda hau geldiarazi dutela. Horrela balitz, estralurtarrek seinalea bueltan bidali lezakete eta 2029. urtean iritsi Lurrera. 

Kaliforniako Unibertsitateko zientzialarien arabera, Pionieer 12 zundaren seinalea hemendik 27 argi urtera dagoen izar batera iritsi da eta beste seinale batekin bueltan egon liteke.

Jean-Luc Margot Kaliforniako Unibertsitateko astronomoa da eta hauxe esan zuen Popular Science aldizkarian: "Nekez gertatuko da gute transmisio hau eta maiztasunik gabeak estralurtarrek detektatzea", baina argi utzi dute aukera hor dagoela. 2029. urtean ikusiko dugu estimazio hauek zuzenak izan diren ala ez.