Zientzialariek, lehenengo aldiz, sei motatako depresioak atzeman dituzte
Izan ere, pertsona askok tratamendu ezberdinak jasotzen dituzte, baten batek funtzionatuko duenaren itxaropenez. Horietako askok ordea, ez dute lehen saiakeran eraginik, gaixoaren sufrimendua luzatuz. Orain, aurkikuntza honekin, sendatze prozesua azkartu liteke.
Ikerketa Nature Medicine aldizkarian argitaratu da eta ikerketako pazienteek garunaren eskanerrak burutu zituzten, ezberdintasunak atzemateko helburuz. Sydney eta Standford unibertsitateetako adituek sei depresio eta antsietate mota aurkitu zituzten.
Ikerketaren azken zatian, zientzialariek pazienteak terapia edo botikaren bat jasotzen ote zuten ere aztertu zuten, eta behatu dutenaren arabera, sendagai eta tratamendu hauek mota batzuentzat besteentzat baino eraginkorragoak dira. Honek, bidea irekitzen du depresio eta antsietaterako diagnostiko eta tratamendu zehatzagoak jasotzera, pazienteen emaitzak esanguratsuki hobetuz. Hori bai, ikertzaileek ohartarazi dute, emaitzak itxaropentsuak badira ere, tentuz hartu behar direla eta beste ikerketek baieztatu behar dituztela hemen lortutako emaitzak.
