Zientzialariek hudo hanka beltza, desagertze arriskuan dagoen espeziea, klonatzea lortu dute
Orain dela 30 urte bizi izandako espezie basati baten izoztutako zelulei esker klonatu ahal izan da. Egun, klonatutako hudoak ohiko bizitza darama bere espezieko beste batzuekin batera.
“Elizabeht Ann” deitutako hudo hanka beltza (Mustela nigripes) da Iparamerikan desagertze arriskuan dagoen klonatutako lehen animalia. Honen helburua espeziea errekuperatzea da.
“Willa” deituko hudo basati baten izoztutako zeluletatik abituta klonatu dute “Elizabeht Ann”. Abenduan gertatu zen hori, baina orain dela gutxi eman duten honen berri. Zientzialarien ustez, honek bidea irekitzen du arriskuan dauden espezieak salbatzeko.
“Elizabeht Ann” jaio ondoren Koloradoko Hudoen Kontserbaziorako zentroari eman zitzaion AEBetan, beste bere espeziekoekin batera hazi zedin. Orain arte uste zen hudo hanka beltzak desagertuak zeudela, Wyoming-eko nekazari batek 1981ean bere lurretan gutxi batzuk aurkitu zituen arte. Hudo hauek harrapatuak izan ziren espeziea errekuperatzeko helburuz, izan ere, egun oraindik desagertze arriskuan dagoen espeziea da.
Zientzialarien ustez klonazioak aniztasun genetikoaren aferan lagundu dezake, habitata babesteko eta naturan oreka eskuratzeko. 2018an, arriskuan zeuden espezien inguruko klonazioaren ikerketa abiatzeko baimena eskuratu zen eta honela, pasa den abenduan Elizabeth Ann “jaio zen”. Klonatutako lehen hudo hau modu arrakastatsuan ugaltzen baldin bada espezie honen aniztasun genetikoa bermatuko du.