LORATEGIKO LANDAREN BATEKIN ANTISORGAILU NATURALA SORTU DUTE

Betibizi bezala ezagutzen den landarea lorategietan aurkitzea oso ohikoa da. Bada, 15 urteko ikerketaren ostean, Rafael Silva Torres eta Delfina Ramos Zamora zientzialariek antisorgailu metodo bezala baliagarria den espermizida osagaia landaretik isolatzea lortu dute.
Mexikoko institutu politeknikoko eta zientzia biologikoko eskolari eskertzen, egun badakigu Sedum praealtum landareak dituen osagai organikoak %100 fidagarriak direla obulu emankorren ernalketa saihesteko.
Orain dela gutxira arte 100 herrialde baino gehiagok monoxinol 9a erabiltzen zuten antisorgailu moduan eta horrek askotan albo-kalteak zekartzan: alergiak, konorte galtzeak... eta horregatik merkatutik erretiratu ziren antisorgailu hauek. Egun, beste hainbat aukera baldin badaude ere, albo-kalterik ez duen farmako natural honen sorrera ongi etorria da. Ikertzaileek espero dute enpresa batek babesa emango diela egun fase klinikoan dagoen farmakoa merkaturatzeko.