Zientzialari batzuek estratosfera deshidratatzea proposatu dute Lur planeta hoztu eta krisi klimatikoari aurre egiteko

Hau da, airean dagoen ura ezabatuko da, estratosferan baitago berotegi efektuaren iturburua. Joshua Schwarz-ek, fisikariak eta ikerketaren autoreak, ziurtatzen du estratosferan dagoen airearen gehiena tropikoetatik sartzen dela; eta beraz, berak proposatutako estrategiak gune honetatik gauzatu litezkeela.
Hain justu, ikerketan gune jakin bat identifikatu zen, Australian zegoena. Bertan, airearen gorako mugimenduak kontrolatu liteke eta baita uraren lurruna ere, estratosferak ez dezan berorik gorde, baizik eta lurrun hau espaziora askatu dezan.
Schwarz eta bere zientzialari taldeak esperimentu bat burutu zuen tenperaturen datuak eta ur lurrunduaren datuak erabiliz. Datu hauek guztiak NASAk egindako esperimentu batetik atera zituzten. Gainera, estratosferan iritsi aurretik ur lurrun hori ezabatzeak izan dezakeen eraginari buruzko simulazioak ere egin zituzten modelo informatikoak erabiliz.
Proposamena Science Advances aldizkarian argitaratua izan da. Ideia lurruna harrapatzea da eta horretarako izotz ugari beharko da, izotz hodei moduko bat sortzeko. Horretarako, ikerketak aipatzen duen Australiako gunean izotz partikulak injektatuko dira.
Prozesu honek estratosfera deshidratatzea ahalbidetuko luke eta krisi klimatikoa dela eta sortzen ari den berotegi efektua konpentsatuko luke.
Alta, honek izan ditzakeen albo-ondorioen inguruan lasai agertu dira zientzialariak. Ziurtatzen dute uraren lurrunak modu naturalean eragiten dituela aldaketak atmosferan eta hauen eragina oso murritza izango dela.