Zientzialari batzuk amesgaiztoa amets goxoa bihurtzea lortu dute

Zientzialari batzuk amesgaiztoa amets goxoa bihurtzea lortu dute Guztia soinu batekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientzialari-batzuk-amesgaiztoak-manipulatu-ahal-izan-dituzte-amets-goxoak-bihurtzeko/@@download/image/4443395.jpg
2022/11/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Guztia soinu batekin.
Zientzialari batzuk amesgaiztoa amets goxoa bihurtzea lortu dute

Helduen %4ak amesgaizto kronikoak dituzte euren bizitzako etaparen batean. Hauen edukia pertsonaren arabera aldatzen badoa ere, amesgaiztoek erasoak, liskarrak, porrotak edo bestelako emozio negatiboak (beldurra, amorrua, tristura) izan ohi dituzte protagonista. Alabaina, ohiko bilakatzen badira, eta etengabeko ezinegon emozionala sortzen badute, hauei aurre egiteko terapiak existitzen dira. 

Ez dago irtenbide perfekturik, baina tratamenduak sekula baino eraginkorragoak dira. Hain da horrela, zientzialariek lo egiten dugun bitartean gure emozioak manipulatzeko teknika bat sortu dutela, guztia soinu bat erabilita!

Amesgaizto errepikakorrak sufritzen dituztenek REM fasea pairatzen dituzte. Oro har, hau gainditzeko terapian irudien entsegua deitutako metodo ez inbaditzailea erabiltzen da. Pazienteek euren amesgaiztoak deskribatzen dituzte, hauek amaiera zoriontsu batekin amaituz. Ondoren, berridatzitako amets horren entsegua burutzen dute, istorioa euren buruei kontatuz. Metodo honek amesgaiztoen mazitasuna murriztu lezake, baina ez da eraginkorra paziente guztietan. 

2010. urtean zientzialari talde batek aurkintza interesgarri batekin topo egin zuten, aurretik entrenatu ostean, pertsonek soinu bat estimulu jakin batekin lotzen bazuten eta berau lotan zeudela erreproduzitu, oroitzapen horren oroimena hobetzen zuen. Honi oroimen zuzenduaren berraktibatzea deitu zioten. 

Genevako Unibertsitateko Laborategietan burututako ikerketaren arabera teknika honek, aurretik ikasitako irudiekin batera, amesgaiztoen maiztasuna murriztu lezake. Hau frogatzeko 36 boluntario batu ziren. Lehendabizi amets txar hauek berridazteko gonbita egin zitzaien, amaiera zoriontsua emanez eta ondoren esperientzia positibo horri soinu bat lotu zitzaion. Soinu hau lo egiten zuten bitartean erreproduzitzen zitzaien. Beste taldean, teknika berbera erabili zen, baina berridatzitako ametsa soinuarekin lotu gabe.

Pazienteak asteetan zehar aztertuak izan ziren, euren amesgaiztoak neurtuz. Esperimentuaren amaieran ikusi zen, soinua jarri zitzaien pazienteak (pianoaren C69 akordea) amesgaizto gutxiago zituztela soinurik gabeko taldearekin alderatuta. 

Zer esan nahi du honek? Hunkiberatasuna ametsen esperientzian garrantzitsua dela. Ikerlarien arabera, REM fasean gertatzen dena berebizikoa da oroitzapen baikorren finkapenerako. 

Gainera, etorkizunean, terapia itxaropentsu hau amets-terapia moduan erabili litezke nahaste psikiatrikoetan, antsietatea baretzeko edo gogo-aldarteen nahasterako... Lo-ezinerako ere eraginkorra izan liteke.