Zientziak dio gaztetasunarekin obsesionatzeak zahartu egiten gaituela

Zientziak dio gaztetasunarekin obsesionatzeak zahartu egiten gaituela Zahartzea prozesua naturala bada ere, asko horren beldur dira eta horrek gure bizitza-luzeran eragina izan lezake. Hala baieztatu du behintzat Yale Unibertsitateko psikologiako eta epidemologiako irakasle batek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientziak-dio-gaztetasunarekin-obsesionatzeak-zahartu-egiten-gaituela/@@download/image/IMG_5943.JPG
2022/08/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkia: Dzie´n Dobry

Zahartzea prozesua naturala bada ere, asko horren beldur dira eta horrek gure bizitza-luzeran eragina izan lezake. Hala baieztatu du behintzat Yale Unibertsitateko psikologiako eta epidemologiako irakasle batek.
Zientziak dio gaztetasunarekin obsesionatzeak zahartu egiten gaituela

Zahartzeari buruzko ikuspegi baikorra izateak eragin positiboak izan litzake gugan, erretzen uztean eskuratu genitzazkeenak baino handiagoak. Hau da Becca Levy Yale-eko irakasle eta doktoreak egindako baieztapena. 

Breaking The Age Code: How Your Beliefs About Aging Determine How Long And Well You Live deitzen da bere liburua eta bertan zahartzeari buruzko jarrera baikor edo ezkorrek dakartzaten ondorioen ikerketaren emaitzak biltzen ditu.

Berriki, beste ikerketa batek ere ondorio antzekoak eskuratu ditu. Seuleko Unibertsitateak argitaratu duenaren arabera duten adina baino gazteago sentitzen diren pertsonak garun zahartzearen zantzu gutxiago erakusten dituzte. Bestalde, Coloniako Unibertsitateko zientzialariek 2021. urtean argitaratu zuten ikerketaren arabera, zahartzeari buruzko jarrera baikorra izateak eragina izan lezake zahartzarora pertsona hori osasuntsu iristerako orduan. 

Levy doktoreak bi hamarkada baino gehiago daranatza gorputz eta adimenak ikerketzen, bien arteko harremanak zahartzaroan duen eragina ulertzeko xedez. Goian aipatutako liburuan jarrera txarrak aldatzeko gomendioak ere eskaintzen ditu, zientziak frogatu baitu, jarrera ezkorrek dementzia garatzeko arriskua areagotzen dutela, baita bihotzeko arazoak pairatzeakoa edota menopausiaren sintomak. 

Egin dezakegun lehen gauza zahartzaroari buruzko mezu eta modelo positiboetara hurbiltzea da, gutxienez 10 minutuz egunean. Adimen ariketa hau burutzeak memoria hobetu eta estresa murrizten du.

“Ikerketa ezberdinetan behatu ahal izan dut zahartzearen ikuspegi baikorragoa duten adineko pertsonek errendimendu fisiko eta kognitibo hobea dutela ezkorrenekin alderatuta”, adierazi du Levy-k. “Desgaitasun larri batetik errekuperatzeko aukera gehiago dute, hobeto gogoratzen duten, hobeto ibiltzen dira eta denbora gehiagoz bizi dira”.

Beraz, Levy-ren ikerketen arabera, pentsamendu baikorrak praktikan jarriz bizitza zazpi urte gehiagoz luzatu genezake. Merezi du saiatzeak, ezta?