Zientziak baieztatua: siesta egiteak garuna handiagotzen du

Zientziak baieztatua: siesta egiteak garuna handiagotzen du Siesta egiteak gure garunaren osasuna babesten du eta honen neurria handiagotu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientziak-baieztatzen-du-siesta-egiteak-garuna-handiagotzen-du/@@download/image/joven-relajarse-cama-disfrutar-montana.jpg
2023/10/02
Siesta egiteak gure garunaren osasuna babesten du eta honen neurria handiagotu.
Zientziak baieztatua: siesta egiteak garuna handiagotzen du

Londreseko University College-eko eta Uruguaiko Unibertsitateko aditu taldeak elkartu egin dira siesta sakonean ikertzeko. Aurkitu dutenaren arabera erregularki siesta egiteko genetikoki prest dauden pertsonek garun bolumen handiagoa dute bataz bestekoarekin alderatuta. Horrek zein ondorio ditu? Bada pertsona hauek osasun kognitibo hobea dutela, hau da, buru osasun hobea. 

Ikerketan 380.000 pertsonaren DNAak, erresonantzia magentikoak eta oroimen testak aztertu dituzte. Gure DNAaren zati "magikoak" bilatzen saiatu dira jakiteko siesta egitea gustuko dugun ala ez. 97 "VIP gune" aurkitu dituzte siestarekin genetikoki lotura dutenak. Ondoren, horiek alderatu dituzte: siesta egiteko genetikoki prestatuak zeudenak versus ez zeudenak. 

Bi talde hauen garunaren neurria alderatuta, desberdintasuna 15,8 zentimetro kubikotakoa izan da. Hori 2,6 eta 6,5 urte artean gaztetzearen parekoa da. Hori bai, garunaren neurrian ezberdintasunak badaude ere, bestelako alderdietan ez horrenbeste: hipokanpoan, prozesamendu bisualean...

Laburbilduz, ikertzaileek ondorioztatu dutenaren arabera arratsaldetan siesta egitea gure garuna forman mantentzeko trukorik onena da, bereziki adinean aurrera bagoaz. Hori bai, gogoratu ez dela beharrezkoak siesta orduak eta orduak luzatzea. Adituek diotenez jan ondoren 20-40 minutu lo egitearekin nahikoa litzateke gure garunak reset egin dezan.