Zientzia-fikzioa berritzera

Zientzia-fikzioa berritzera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientziafikzioa-berritzera/@@download/image/2011348538Ryan_Gosling.jpg
2012/12/13
berria
Star Wars (1977) aurreko garaian, zientzia-fikzioaren azken kultuzko filma izan zen Logan's Run (1976). 2116an kokatzen da istorioa, naturatik isolatuta bizi da gizartea eta lege nagusi bat du: 30 urterekin hil behar du pertsona orok. Loganek, baina, ez du legea betetzeko asmorik erakutsiko... Hollywoodeko ekoizle arrakastatsuenetakoak diren Akiva Goldsman (I Am Legend, 2007) eta Joel Silverrek (The Matrix, 1999; V for Vendetta, 2005) filma eguneratuko dute. Ryan Gosling (The Notebook, 2004) izango da protagonista.