Zientzia eta pazientzia

Fisika ikasitakoak, oro har, ez dira langabeziaren biktima izaten. Ikerkuntza lanbidetzat aukeratzen dutenek, ordea, ez dute bide erraza. Besteak beste, nahiko berandu lortzen dutelako, lortzekotan, segurtasuna eskaintzen dien lanpostua. Nolanahi ere, batzuk ausartu egiten dira bide hori jorratzen. Ez zaigu zientzilari gazte onik falta; bai, ordea, beste zenbait gauza.
Gazte batentzat, ez da erraza fisika ikerlari moduan lan egitea. Izan ere, ezinezkoa da, gazte hitzaren esanahiari oso estu lotzen bagatzaizkio behintzat. Alegia, helburua lortzen dutenek ere, gaztetasuna gaindituta daukate lortu orduko. Esate baterako, Jose Maria Pitarke EHUko irakaslearen ustez, 30 urteko ikertzaile bat gazteegia da, eta adin horretara ailegatu aurretik, ezinezkoa da ikerlari lanpostu finkoa eta iraunkorra eskuratzea. Orduan hasten dira topatzen, edo bilatzen, behintzat, dio Pitarkek.
Leioako campusean elkartu gara doktoradutza egiten ari diren lau ikaslerekin. Onentsuenetakoak omen. Santiago Gonzalezek 25 urte ditu, eta dioskunez, hasi berria du doktore izateko bidea. Maia Garcia, Alvaro Rodriguez eta Zunbeltz Izaola, berriz, 28 urteren bueltan dabiltza, eta askoz gutxiago geratzen zaie bide hori burutzeko. Bide luzea eta latza, esan dezagun bide batez.
Fisikan matrikula egiten dutenetatik, gutxi iristen dira azken helmugara. Lehenengo maila, batez ere, ezin gaindituzko oztopoa da askorentzat, Garciak dioenez. Kontuak kontu, batzuek lizentziatura lortzen dute, eta ohi denez, aukeratu beharra izaten da orduan. Ikertzaile izan nahi duenak doktoradutza egin beharko du ezinbestean, baina hautu hori ere gutxik egiten dute. Beka behar da doktoradutza egiteko, eta nota onak behar dira beka lortzeko. Hautespen naturala, hemen ere.
Enpresa pribatuan aukera handirik ez
Pitarke irakaslearen berbetan, hamar lizentziatutik batek hasten du doktoradutza. Begiz jota emandako portzentajea da, baina da-tuak balio digu, zeha-tza ez izanagatik ere. Gero, doktore izan nahi duenak lau urte beharko ditu horretarako. Lau urte ikertzen, egunero zortzi ordu edo gehiago lan eginez, euren lanaren emaitzak nazioarteko aldizkarietan argitaratzen. Baina horrek ez du ezer ziurtatzen. Gure doktoregaiek gogorarazten dutenez, mundu akademikoan ez dago doktorea baino goragoko mailarik, baina enpresa batzuetan -gure inguruan behintzat-, unibertsitatetik atera berri den doktorea hutsaren hurrengotzat daukate.
Jose Maria Pitarke bat dator hori horrela dela esaterakoan: munduko beste leku batzutan, oso bestela da kontua. Doktoradutza amaitzen dutenetatik, ugariago dira ikerkuntzan gehiago arituko ez direnak, jarraituko dutenak baino. Eta gainera, ikerkuntzan arituko ez direnek, seguraski, diru gehiago irabaziko dute besteek baino. Hemen, ez dago hartarako aukera handirik, antza: pixka bat bai, baina ez beste lekuetan adina. Enpresa ba-tzuek ez daukate pentsamolde hori, ez dute erabili nahi hainbat urte ikertzen eman dituen norbaiten ezagutza.
Lan finko barik
Doktoradutza amaitzeak ez du ezer bermatzen, beraz. Lortu dutenek, post-doc izeneko ikastaroren bat egin behar izaten dute zerbait izatera iritsi nahi badute. Ikastaro horietako bakoitzak urte bi irauten du, eta gaur egun, bi egitea da ohikoena. Ikastaroa atzerrian egin behar, gainera, erreportaje honetako beste txoko batean azaldu dugunez. Prozesu osoa burututakoan -30 urteak ondo beteta egoten dira ordurako-, zientzilariak has daitezke lan finkoa bilatzen, baina ordura arte, bekei esker bizi izan dira. 40 urte bete arte, lanpostu finkorik lortu ez duten ikertzaile bikainen adibideak ere aipatu dizkgute. Hemen, gainera, beste arazo bat baitago: ikerkuntza ez da behar bezala bultzatzen. Alde horretatik ere, enpresa pribatuari dagokionean ez ezik, aukerak murritzagoak dira beste leku batzuetan baino.
Beken diruak, behintzat, bizitzeko lain ematen du. Gurekin hitz egin duten lau gazteek 1.000 euro inguru jasotzen dute, adin bereko beste askok baino gehixeago. Baina kontraturik usaindu barik, noski. Nik ez dut oraindik Segurantza Sozialaz gozatu, kexu da Rodriguez. Post-doc ikastaroa egiten ari direnak hobeto dabiltza, baina etorkizunak zer ekarriko dien jakin gabe.
Kontuak kontu, Jose Maria Pitarkek dioenez, ikertzaile onak daude EHUn doktoradutza egiten dabiltzanen artean. Oztopoak oztopo, Euskal Herrian egiten ari diren lanetako batzuk punta-puntakoak dira nazioartean; are gehiago, azken urteotan, Euskal Herria gero eta ezagunago bihurtzen ari da fisika munduan. Edo Donostia bai behintzat, hantxe baitago ospe horren zergatia: DIPC (Donostia International Physics Center). Ikerlari gazteentzat beste aukera bat da DIPC, lanpostu finkorik eskaintzen ez duen arren. DIPCk bost urteko kontratuak eskaintzen ditu ikerketa egiteko. Hori lortzen duenak, gutxi gorabehera, nahi duena egin dezake denbora tarte horretan. Han dabiltza, esaterako, Maia Garcia eta Alvaro Rodriguez, bertako lana EHUn egiten dutenarekin uztartuz.
Gaztetasunak ez du laguntzen
Gaztetasuna oztopoa izaten da gauza askotarako; fisikari baten lana aintzat hartua izateko, besteak beste. Gazteek badute nazioarteko aldizkarietan beren lana argitaratzeko aukera, baina urtetako eskarmentua daukaten zientzilari ospetsuekin lehiatu behar dute, eta hori ez da samurra. Bestalde, aurkikuntza garrantzitsu bat egiten baduzu ere, haren garrantzia ez da igarriko ha-mar urte igaro arte, aurkikuntzak or-duan izango baitu erabilpena beste arlo batzutan, dio Garciak. Hori, jakina, erlatitibitearen teoria edo halako zerbait aurkitu ezean. Baina Einstein bezalakoak mendean behin jaiotzen dira.

Ez dago inon idatzita hala izan behar duenik, baina fisika doktore gazte batek nekez egingo du aurrera, pare bat urtez, gutxienik, atzerrian jardun barik. Hori da ohitura mundu osoan; gehiago sakondu nahi duenak eta etorkizunean ikerkuntza-proiektu bat zuzendu nahi duenak, ibili egin behar du munduan, ikusi (eta ikasi) egin behar du beste taldetan zer egiten den, dio Jose Maria Pitarkek.
Zergatia ez da, Euskal Herrian, beste leku batzutan baino eskasago gabiltzala, argitu du irakasleak. Mundu osoan dago gauzak hala egiteko usadioa, eta unibertsitaterik onenetan dabiltzanek ere, gehienetan, kanporako bidea hartu ohi dute: ikasleak post-doc delakoa egitera joaten dira, eta horrek urte bi irauten du. Gaur egun, normalean, post-doc bi egiten dira.
Hemen, doktoradutza amaitu dutenetatik, ia denak joan dira atzerrira, diosku Alvaro Rodriguezek. Halako txango bat ez daukan curriculuma meharregia da, antza denez. Hizkuntzetan ere trebatu behar, jakina, baina lanerako, aski omen da ingelesa, eta kitto. Hori da fisikaren nazioarteko hizkuntza, eta menperatzen ez duenak jai eduki dezake mundutxo honetan.
Lantzean behin, amak galdetu egiten dit ea noiz hasi behar dudan benetako lana egiten, oraingo honek funtsa handirik ez duelakoan-edo, dio Santiago Gonzalezek. Bere kideek, burua gora eta behera mugituz, hitzok berresten dituzte. Denek dakite hori zer den, gutxi gorabehera. Ama ez bada, aita izango da, edo bestela lagunak, baina badirudi zaila dela doktoradutza egiten dabilen fisikaria langiletzat hartzea, alde horretatik euren bizimodua eta adin bereko gazte gehienena antzekoak izan arren: zortzi orduko edo gehiagoko lanaldia, hilero ozta-ozta 1.000 euro poltsikora eraman, ez segurtasunik eta ez etorkizun garbirik.
Zer, bazoaz ikasgelara?, galdetzen didate niri, kexu da Maia Garcia. Maia Getxokoa da, eta bere kide guztiak bezala, beka bati esker bizi da, eta gure gizartean, askotan, zaila izaten da bekadun baten lana aintzat hatzea: unibertsitatera etortzen garenez, beharbada egun osoa kafetegian ematen dugula pentsatuko dute batzuek.
Beka jasotzeko, baina, baldintza batzuk bete behar izaten dira, eta ez dago hainbeste denbora kafetegira joateko. Beka jasotzeko, 40 ordu egin behar izaten ditugu astero, azaldu du Zunbeltz Izaolak, baina lan honetan ezin zaio ordutegi zurrun bati eutsi: sarritan luzeago egoten gara, laborategian egiten ari garen lanak behartuta. Kontuak kontu, gurean behintzat, ikertzaileek ez daukate behar adina ospe, eta horren aurka agertu dira, nabarmen, gurekin elkartu diren doktodarutza-egileak.

Atzerrira joatea, ezinbestekoa

Ez ikasle, ez langile