Ziber sexualitatea

Jendea ezagutzeko eta harremanak egiteko bide berria zabaldu du Internetek. Batek baino gehiagok, bikotea topatu du amaraun zibernautikoan. Tentu pixka batekin ibiliz gero, aukera polita izan daiteke adiskide berriak egiteko.
Azkenaldian, hiru kidera murriztu zaigu lagun taldea. Batzuek bikotekidearekin egiten dituzte planak, beste askok ikasketetan eta lanean jarri dute arreta, gehienek bizitza "serioago" hartzea erabaki dute, eta soilik egun seinalatuetan irteten dira
Kontua da azkenaldian Ane, Bruno eta hirurok elkartzen garela. Gaur ostirala da, eta ez nabil oso zorioneko: Bruno gaixo dago, eta Ane amamaren urtebetetzea ospatzekotan da. Ostirala izanik, etxean egotea egokitu zait, eta ez dut batere gogorik etxean gelditzeko. Aste guztia ostiralaren esperoan, jende berria ezagutu eta haiekin harremanak izateko irrika gori-gori dudanean, etxean gelditu behar. Zer egin dezaket?
Internet bidezko parranda
Askotan entzun dut batez ere telebistako berriketa-saioetan jende askok Internet erabili ohi duela lagunak eta bikotekidea aurkitzeko. Behin edo behin pasatu izan zait horrelakorik burutik, baina bada zerbait orain arte aurrera egitea eragotzi didana. Lotsa?
Beti pentsatu izan dut horiek besteen etxeetan gertatzen diren gauzak direla, nik ez dudala horrelakoen beharrik, eta, gainera, iruditzen zitzaidan ziber-harremanak hotzak zirela. Hala ere, gaur bezalako egun baterako, ez legoke hain gaizki. Sekula ez dut horrelakorik egin; nondik hasiko naiz?
Giroz giro
"Chat/txat" idatzi dut bilatzailean. Orduerdi harat-honat pasa ondoren, konturatu naiz, kalean bezala, giro mota asko aurki daitezkeela Interneten ere. Giro askotariko gelatxoak daude, gai ezberdinez aritzeko gelatxoak.
Hasieran, Granadako Antoniorekin izan dut solasalditxo bat. Egia esan, ilusio handiagoa egin dit ni txatean estreinatu izanak, berak kontatzen zizkidan kontuak baino. Txatean debuta egin dut, eta uste baino erosoago sentitu naiz. Antonioren ziber-gelatxoa gogoko ez, eta beste baten bila ibili naiz.
Hona zer aurkitu dudan: kaixo.com-en euskal txata. Hantxe sartu naiz. Nire ezizena idatzi dut: SORGIN. Ausart-ausart, "kaixo" bat bota dio Sorginek taldeari. Badirudi inork ez duela sorginekin hitzegin nahi. "Kaixo, Sorgin!", Lore-k. "Kaixo!", berriz ere Sorginek. "Lehenengo aldia da ", kontatu diot Loreri. Poliki-poliki, neure egin dut Sorgin ezizena.
Azkenean, Lorek gelatxo pribatura gonbidatu nau, eta hantxe nago, berarekin bakarrik. Kontu asko kontatu dizkit Lorek: ingeniaritza ikasten ari da, eta, duela hilabete bat belaunean ebakuntza bat egin ziotenetik, sarri ibiltzen da txatgune horretan. Neskak gustatzen zaizkio Bihar afalosterako egin dugu hitzordua.
Ziber stripteasea
Hiru hilabete joan dira Lore ezagutu nuenetik. Berezia da Lore. Jatorra da. Lore markinarra da, eta ni urruñarra. Egunen batean, agian parez pare ikusiko dut, auskalo! Brunori eta Aneri kontatu diet Lorerekin izandako abentura.
Anek aurpegi arraroa jarri du. Bruno asko poztu da, eta, geroztik, galderak egiten aritzen da etengabe. Loreren argazkiak ikusi ditut, eta polita da. Gaur, berarekin elkartzeko irrika berezia dut. Webcam delakoa jarri berri dut, eta pantailan elkar ikusiko dugu, lehen aldiz. Urduri nago. Trastea ez dabil bai, bai bera da, Lore.
Kameraren kalitateak ez dezala nire matrailen gorritasuna Markinaraino eraman; hau lotsa! "Lasai, lasai", esaten dit; baina Berak esperientzia badu, eta nik, berriz Zertan ari da? Arropa kentzen ari da. Zoratuta dago! Bularrak ukitzen ari da, eta agur egiten dit Nire mozolo-aurpegiari begira egongo ote da? Lotsatuta eta gustura; horra sentipenen nahasketa. Ai, ene alu inguruan txingurriak sentitzen ditut. Neure gorputza ukitzeko gogoa Lotsa berotasun bilakatu da. Ukitu eta ukitu, begiratu eta begiratu. Hau gozatua.
Lore eta Eneritz
Katigatua nago. Jadanik Lore ez da Lore; orain Eneritz da. Jolasa zena behar izatera pasa da. Horretaz konturatu bezain laster, ezizenak baztertu, eta bion izenak azaleratu ditugu. Bera Eneritz da. Nahikoa urrats garrantzitsua izan da maskara baztertzea.
Uneoro kontu bera dabilkit buruan: noiz iritsiko ote den Interneten sartzeko tartetxoa, hau Eneritzi kontatu behar diot, abesti hau gustatuko zaio Ama haserre dabil azkenaldian. Ordenagailu aurrean denbora gehiegi pasatzen ei dut, beraren ustetan. Berak oraindik ez daki Eneritzekin aritzen naizenik.
Ziberespaziotik lurrera
Goizean, Donostiarako autobusa hartu dut, handik Bilbora doana hartzeko gero. Bilboko autobusa ederki pagatu ondoren, leku bakarti eta eroso bat hautatu dut atzealdean. Gaur egongo naiz lehenengoz Eneritzekin, aurrez aurre.
Sekula baino urduriago nago; gaur ezagutuko dut Loretxu bizkaittarra. Gauza asko pasatu zaizkit burutik. Amari kontatu behar izan diot (autobuserako dirua emateko); berak dio horrelakoek ez dutela funtzionatzen. Brunok, berriz, "eta beraren izaera gezurrezkoa bada?"; eta Anek "ea Interneten bezain jatorra den" Baina pozik nago. Beldurtuta ere bai. Baina gaur nire Loretxu bizkaittarrarekin elkartuko naiz, eta hori da, momentuz, gaur dudan ilusiorik handiena. Badirudi Bilbora heltzen ari garela. Jende asko dago geltokian; nor ote da bera?
Aholkua!!
Irantzuk eta Eneritzek jada sei hilabete daramatzate elkarrekin. Baina ez ahaztu gauzak ez direla beti guk uste bezala irteten. Internet bidez, askotan ezin dezakegu jakin norekin ari garen; izan ere, izaera bat diseinatzea edo adina gezurtatzea erraza izan daiteke. Beraz, Internet bidezko harremanen desabantailak zeintzuk diren jakinda, tentuz ibili beharko dugu!