Zezenketen aurkako manifestazio deialdia Donostian
Abuztuak 14 Bulebarrean hasiko da protesta, 18:00etan.

Donostia Antitaurina Orain, Eguzki Erakunde Ekologista, eta Askekintza Donostialdeako talde antiespezistak, datorren asteazkenerako, Abuztuak 14 manifestatzeko deialdia egin dute zezenketen aurka Donostiako Bulebarrean 18:00etan.
Askekintzak prentsaurrekoan adierazi du zezenketak onartezinak eta guztiz injustuak direla, eta Udalak herri galdeketari ezikusiarena egin diola azpimarratu dute. Gainera, Askekintzak bloke antiespezista bat osatzeko deialdia egin du manifestaldiaren baitan: "Animaliek sufritzen duten zapalkuntza ez da bakarrik zezenketetara mugatzen, eta ondorioz animalien askapena aldarrikatzeko beharra dago".