Zezen plazan terrazak ipintzeko proposamena Iruñean

Zezen plazan terrazak ipintzeko proposamena Iruñean EH Bilduk egin du proposamena, espazioa "gutxi erabiltzen dela" argudiatuta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zezen-plazan-terrazak-ipintzeko-proposamena-irunean/@@download/image/2019070211465914676.jpg
2021/03/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

EH Bilduk egin du proposamena, espazioa "gutxi erabiltzen dela" argudiatuta.
Zezen plazan terrazak ipintzeko proposamena Iruñean

Koronabirusak gure artean jarraitzen du urtebete igaro ondoren, eta udaberria ate joka dugun honetan, ostalaritzak nola edo hala jardun ekonomikoarekin jarraitzeko bide berriak behar ditu. Gauzak horrela, terrazak dira sektorearen salbazio seguruena; ikerketek diotenez kalean kutsatzea askoz ere zailagoa da, eta segurtasun neurriak jarraitzen dituzten terrazak topaleku seguruena bilakatu dira lagun eta gertukoekin elkartzeko. 

Hala, Iruñeko ostalariak erabilera gutxi eta espazio asko duen leku bat hartu dute jomugan; zezen plaza. EH Bilduk ostalarien eskaria defendatu du, zezen plaza distantziak mantendu eta segurtasun neurriak betetzeko espazio egokia dela argudiatuz. Hain zuzen, Iruñeko alde zaharreko kale estuetan kokatutako taberna gehienek ez dute terrazarik jartzeko espaziorik, eta zezen plaza alternatiba "ezin hobea" litzateke haientzat.

Zezen plazak baditu beste hainbat abantaila; oinezkoei edota autore ez die espaziorik kentzen, eta terrazak ipintzeko azpiegitura egokia du, hala nola, konexio elektrikoa, ur sarrerak, komunak eta biltegiak, besteak beste. Gainera, aforoak kontrolatzeko aukera eskaintzen du, eta ekintza kulturalak antolatzeko espazioa dauka.