ZETAK eta Bomba Estéreo elkarlanean talde nafarraren abesti berrian

ZETAK eta Bomba Estéreo elkarlanean talde nafarraren abesti berrian ZETAK proiektuak musika berria iragarri du. "Zoriontasuna (La vida es de verdad)" deituko da singlea eta ekainaren 10ean kaleratuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zetak-eta-bomba-estereo-elkarlanean-talde-nafarraren-abesti-berrian/@@download/image/ZetakBombaEstereo.jpg
2022/05/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

ZETAK proiektuak musika berria iragarri du. "Zoriontasuna (La vida es de verdad)" deituko da singlea eta ekainaren 10ean kaleratuko da.
ZETAK eta Bomba Estéreo elkarlanean talde nafarraren abesti berrian

Pasa den martxoan ZETAKek, bere sare sozialetanBomba Estéreo talde ezaguneko Li Saumet-ekin batera argazkia eskegi zuen. Orain badakigu horren arrazoia. Bomba Estéreo talde kolonbiarrarekin batera ZETAKek abesti berri bat argitaratuko du ekainaren 10ean. 
2021eko urrian, bi taldeak Bilbon elkartu ziren, BIME Bogota kongresuaren lehen edizioa aurkezteko. Kongresua pasa den astean amaitu zen. Bertara 2.800 pertsona hurbildu ziren 30 herrialde ezberdinetakoa. Bizkaiko hiriburuan sortu zen euren arteko harremana, ordea, eta laster honen emaitza ezagutuko dugu: Zoriontasuna (La Vida es de Verdad).

Bomba Estéreo taldeak, berriki, Bad Bunny artista ezagunaren disko berrian kolaboratu du eta lehenengo aldia izango da euskara hutsean abesten duen talde batekin arituko dena. Pello Reparazen elektronika proiektuarentzat ere lehen nazioarteko kolaborazioa izango da eta adierazi dute bi hizkuntzak nahastuta entzun ahalko direla, baita estilo ezberdin ugari ere. 

ZETAK proiektu berria izanagatik ezusteko ugari utzi dizkigu jada. Zeinen Ederra Izango Den Fest ospatu da aurten, euren abesti ezagunean oinarrituta sortutako jaialdia. GAZTEA irratiak antolatutako hainbat sari ere irabazi ditu eta baita MIN sarietako garaikur bat ere.