Zerritxo maitagarria

Zerritxo maitagarria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zerritxo-maitagarria/@@download/image/20121035351Zur_Lur_Txerria.jpg
2012/12/13
berria
Yorkshire (Ingalaterra) iparraldeko Colin eta Susie Webb bikoteak 250 libera ordaindu zituen Babe-ren truke. Apenas lau kilo eta erdiko pisua zuen zerritxo maitagarri hura maskota perfektua izango zela pentsatu zuten, “hazten ez den horietakoa” zela agindu baitzien saltzaileak. Bai zera! Babe etengabe hazten ari da, eta etxea bere egin du! Hala ere pozik direla diote Webbdarrek: “lo dagoela ez du zurrungarik egiten”.