Zerri bat hegazkinean

Jakina denez, itsuek edozein garraiotan zakur laguntzaileak eramateko baimena dute. Normala da, ezta? Beste pertsona batzuek, ordea, beste animalia batzuen beharra omen dute. Emakume batek, esaterako, 130 kiloko zerria sartu zuen US Airways konpainiaren hegaldi batean, abereak balio teraupetikoa zuela argudiatuta, eta zerriak Philadelphiatik Seattlerako bidaia egitea lortu zuen. Diotenez, txerritxoa lehen mailan bidaiatu zuen. Bidaiariei mokadu edo edariren bat eskaintzen dieten azafateei ezkurrak eskatu al zizkien zerriak?