Zero dark thirty

2011ko maiatzean Osama Bin Laden heriotzera eraman zuen operazio militarraren nondik norakoak dokumentatzen dituen filma. The Hurt Locker (2008) filmarekin Oscarra irabazi zuen Bigelowk badaki guda-zelaiko tentsioa transmititzea zer den. Oraingoan, baina, bulegoetako borrokak protagonismo berezia izango du. Gardentasuna bertute duen narrazio indartsua.