Zergatik sentiarazten gaitu horren ondo itsasoak?

Zergatik sentiarazten gaitu horren ondo itsasoak? Ukaezina da itsasoak lasaitu egiten gaituela, ongizate sentsazioa berehalakoa izan ohi da bertan sartzean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zergatik-sentiarazten-gaitu-horren-ondo-itsasoak/@@download/image/Captura de pantalla 2024-08-20 a las 12.16.50.png
2024/08/26
Ukaezina da itsasoak lasaitu egiten gaituela, ongizate sentsazioa berehalakoa izan ohi da bertan sartzean.
Zergatik sentiarazten gaitu horren ondo itsasoak?

Bada jakin, ongizate sentsazioa plazer hutsetik haratago doala. Plazera berehalako gozamena litzateke, euforia puntual bat. Ongizatea, ordea, zerbait sakonagoa da, egoera jakin bat da, lasaitasun orokor bat. Plazera esperimentatzen ari garenarekin lotzen da gehiago, ongizateak berriz osasuna, gaitasuna, ezagutza edo desiren betetzeekin lotuagoa dago.

Itsasoan sartzen garenean, plazer somatiko hutsari ongizate mentala gehitzen diogu eta beraz, bien baturari esker, izugarri ondo sentitzen gara. Baina, zergatik¨?

Logikoena litzateke pentsatzea uretan sartzen garenean freskatzen garelako dela, eta batez ere, udan, bero egiten duenean izugarri gozagarria delako hori. Behar fisiologikoak asetzeak beti sortzen du plazera. Baina itsasoa ez da hori bakarrik.

Ikuspuntu neurofisiologikotik frogatu da uretan modu bertikalean sartzeak eragin positibo interesgarriak dituela. Hasteko, garuneko odol fluxuaren abiadura hazi egiten da. Gainera. murgilketa intentsitate baxuko ariketa batekin laguntzen bada (uretan ibiltzea adibidez), uretatik kanpo korrika egitearen parekoa da garuneko odol fluxuaren abiadurarentzat. Ahalegin gutxiago onura berdinarentzat. Puntuak aquagym-arentzat!

Honi estimulu somatosentsorialak gehitu behar zaizkio. Hauek garuneko jarduera kortikalaren haztea eragiten dute.
Hau guztia gutxi ez eta, sorbaldetaraino uretan murgiltzeak edema musukularrak murrizten ditu. Tanpez, ez gara horren nekatuak sentituko. Horregatik gomendatzen zaie kirolariei, ariketa gogor baten ostean, jacuzzian sartzea.

Onura hauek guztiak uretan murgiltzean gertatzen dira, baina beharbada honezkero pentsatu duzu igerileku batean eta itsasoan sartzeak ez duela plazer berdina eskaintzen.

Aurreko onura guztiei itsasoko uraren onurak gehitzen badizkiogu, itsasoa garailea ateratzen da. Itsasoko urak dituen gatz eta mineralengatik, ur hori lodiagoa da eta beraz, flotatzeko ahalegin txikiagoa egin beharko dugu. Hau da, itsasoan modu erlaxatuagoan egiten dugu igeri, gehiago flotatzen dugulako.

Bestalde, gatz eta mineral horiek azalak xurgatzen ditu. Hauek azalaren errekuperazioan laguntzen dute eta gutxiago lehortzen da. Hau bereziki garrantzitsua da azaleko gaixotasunen tratamenduetarako. Beraz, ahal duzuen guztietan gozatu itsasoaz, doan da eta, -oraindik bederen-.