Zergatik maitemintzen gara gure lankideez?

Zergatik maitemintzen gara gure lankideez? Zientziak badu fenomeno honentzat azalpena! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zergatik-maitemintzen-gara-gure-lankideez/@@download/image/shutterstock_282306494.jpg
2018/06/26
berria
Zientziak badu fenomeno honentzat azalpena!
Zergatik maitemintzen gara gure lankideez?

Ez festak, ez diskotekak, ezta Tinder ere. Maitasuna aurkitzeko espazio onena lantokia da. Edo hori dio behintzat Totaljobs lana bilatzeko atariak egindako ikerketak: zabaldutako inkestaren arabera, %22 dira bikotea lan giroan topatzen dutenak. Ez da gutxi!

 

 

Eta zergatik gertatzen da hori? Lindsay Dogson psikologoaren esanetan, 200 ordu behar ditugu norbaitekin modu intimoan konektatzeko. Noski, lantokian egunero 8 ordu igaro ondoren, aukera gehiago ditugu ondoan eserita duguna beste begiekin begiratzen hasteko, ezta?

 

 

Azken finean, urtean bataz-beste 1.680 ordu igarotzen ditugu gure lanpostuan. Denbora horretan ingurukoak oso sakon ezagutzeko aukera dugu. Askotan laguntasun harremanak sortzen dira, baina zer gertatzen da pauso bat harago goazenean? Erraza al da amodioa eta lana uztartzea?

 

 

Lanpostu guztiek ez dute onartzen lankideen arteko harremanik, horrek ekoizpenean eragin dezakeela uste dutelako. Horregatik, langile gehienek (%76) harreman horiek ezkutuan mantentzen dituzte. Eta zu, maitemindu zara inoiz lankide batez?