Zergatik ikusi dezakezu 'The Simpsons' telesaila behin eta berriz?

Ez lotsatu; badakigu telebistan The Simpsons familia horia harrapatzen duzun bakoitzean ikusten gelditzen zarela. Estatistiken arabera, gutako bakoitzak 36 bat aldiz ikusi ahal izan du telesail amaiezin honetako kapitulu bakoitza. Gehiegi iruditzen zaizu? Bada adi; telebistan 12 mila bider eman dituzte telesaileko lehen 25 denboraldietako 552 kapituluak!
Horietako zenbat ikusi dituzu? Eta errepikatuak? Gaizki sentitzen hasi zara? Lasai! Egia esan, The Simpsons historian gehien ikusi den telesaila da, ez du parekorik eta azken urteetan audientzietan jaitsiera txiki bat izan badu ere, ez dago beste telesailik itzala egiten dionik. Gainera, ikerketen arabera, ona da errepikatutako kapituluak ikustea; antza denez, deskonektatzen eta deskantsatzen laguntzen digu, eta gure bizitzan eman diren aldaketen inguruan hausnartzera bultzatzen gaitu. Gainera, ziur aurrekoan pasa zitzaizun zerbait topatzen duzula; aurrera beraz, jarraitu gozatzen!