Zergatik haserretzen gaituzte WhatsAppeko puntu eta amaierek?

- "Kaixo ama, banoa etxera"
- "Ondo."
- "Haserre zaude?"
- "Ez."
- "Ba hala dirudi..."
- "Zergatik? Gogoratu ogia ekartzeaz. Muxu."
Fikziozko elkarrizketa honekin identifikatzen zarete? Ortografia arauak ez dira beti betetzen mugikorrez komunikatzen garenean, eta pixkanaka, idazteko ohitura berriak bereganatzen hasi gara; hala, WhatsAppez esaldiak puntu eta amaierarekin amaitzea arraro bihurtu da. Erabiltzen dutenak pertsona helduak izaten dira, edo bestela, haserrea adierazteko ere erabiltzen da puntu eta amaiera.
Sare sozialetatik komunikatzen garenean, puntu eta amaierak hoztasuna eta agresibitatea adierazten dute. Aldiz, puntu eta amaierak testu idatzietan topatzen ditugunean, ez digute berdina transmititzen, normaltzat hartzen ditugu. Zergatik?
Arrazoi nagusia hauxe da; sare sozialetako komunikazioak ahozkotasunaren kodeak jarraitzen ditu, nahiz eta idatzia izan. Horregatik, idazteko arauek ez dute eragin berdina paperean ala WhatsAppean. Sarean mezuak elkarbanatzen ditugunean hitz egiten ariko bagina bezala jasotzen ditugu, eta ez eskutitz bat jasoko bagenu bezala. Dena den, zer gertatzen da puntu eta amaierarekin? Hain zuzen, Ahozkotasunean ez ditugulako esaldiak horren zurrun amaitzen.