Zergatik gaixotzen ote gara oporretan?

Gabonetako oporrak iritsi eta berehala buruko mina, gripea edota bestelako gaitzen bat jasatea tokatu zaizu? Askok dute oporrak hartu bezain laster gaixotzen direnaren sentsazioa, baina horretarako arrazoia ez da uste duzuna.
Hainbat aditu saiatu dira aisialdiaren gaixotasuna deituriko gaitzaren zergatia azaltzen; lanean eta egunerokotasunean estres handia duen jende asko gaixotu egiten da atseden hartzen duenean. Estresak adrenalina eta kortisol izeneko hormonak askatzen ditu gure gorputzean; bi hormona horiek gure sistema immunologikoarekin oso lotuta daude, eta gure osasunean eragin dezakete, baina gaixotzeko hormona kopuru handiak beharko lirateke.
Hala, adituek uste dute oporretan gaixotzearen arrazoia beste faktore batzuek dutela; janari aldaketak, kalera gehiago ateratzeak, ordutegi aldaketak, gaixo dagoen norbaitengana hurbiltzeak... Gure esku ez dauden kanpoko egoera horien ondorioz gaixotzen gara, eta ez gure gorputzeko hormonengatik.
Gehienetan, oporrak hartu aurretik hasten gara gaixotzen, normalean gaixo egon den norbaitekin kontaktuan egon garelako. Beraz, hurrengoan oporrei errua bota aurretik, egin kontu non egon zareten!