Zergatik ez dugu oporretan deskonektatzen?

Azkenik, iritsi da urte guztian esperotako une gozoa; oporrak. Ordenagailua itzali, aulkitik altxa, maleta egin eta merezitako atsedenaldiaz gozatzera! Baina lanaren mamuak hortxe jarraitzen du; itxi gabeko arazoak, langileen whatsappak, deiak... gai izango ote dira zu gabe dena aurrera eramateko? Gorpua oporretara eraman dugu, baina ez burua.
Datuen arabera, langieen %30 ez da guztiz deskonektatzeko gai; beste modu batera esanda, 3 langiletatik batek lanari bueltak ematen jarraitzen du oporretan. Eta ez hori bakarrik; aurreko urtetako datuekin alderatuta, deskonektatzeko arazoak dituztenen kopurua igo egin da.
Deskonektatzeko arazo nagusiak honakoak dira: mentalki lan kontuak albo batera uzteko gaitasun eza (%49), enpresak oporraldian langileekin kontaktatzea (%30), eskuerdetzeko gaitasun eza (%10), betebeharrez ahazteko zailtasuna (%6,6) eta oporraldian enpresarekin kontaktuan jarraitzeko borondatea (%3,8).
Bestalde, ikerketak dioenez, 25 urtetik beherakoak dira oporraldian enpresarekin kontaktua gehien mantentzen duten langileak (%48,6), ondoren, 25-45 urte bitartekoak (%37), eta azkenik, 45 urtetik gorakoak (%24). Hain zuzen, langile gazteak dira deskonektatzeko arazo gehien dutenak, besteak beste, ez ezinbestekoak izateko beldur direlako.
Lanaz ahazteko arazoak eragiten dituen beste faktore bat mugikorra da. Hain zuzen, Whatsapp eta emailak jasotzen jarraituz gero zaila da deskonektatzea. Hala, sare sozialak alboratzea gomendatzen da oporretan, eta gutxienez sei egunez laneko kontuak guztiz zokoratzea ezinbestekoa da bueltan energiaz eta gogoz lanari ekiteko.