Zergatik errepasatzen ditugu gure kezkak lo hartu aurretik?

Zenbait pertsonak, ordea, momentu hau zerbait zurrunbilotsua bezala bizi dute. Euren azalek izarak ukitu eta berehala pentsamendu sarkinen gerra hasten da. Irudi eta kezka deserosoek euren osasun mentala narriatzen dute. Zenbaitetan ordu txikietan ere oraindik horrela mantentzen dira, azkenik esnatu behar dutenean lo hartzen duten arte. Esperientzia desatsegina izan ohi da, eta epe luzera bizi kalitatean eragina du. Hori dela eta, maiz gure buruari galde diezaiokegu zergatik gertatzen den hau eta nola ekidin ote dezakegun.
Fenomeno hau hobeto ulertzeko, lehendabizi jakin beharra dugu zer den marmarketa. Fenomeno kliniko bezala, pentsamendu sarkorren jarraiera bat da. Pentsamendu hauek ez dute amore ematen eta normalean kutsu negatiboa izan ohi dute. Hauek garuneko aktibazioa eragiten dute eta ondorioz, lo hartzea eragotzi.
Zenbait ikertzailek marmarketa arazoen konponbidera bideratutako mekanismoa dela diote. Antsietatea pairatzen duten pertsonek berehala identifikatzen dituzte, baita hauek sortu aurretiko sintomak ere. Hain justu, marmarketa da lo ezinaren arrazoi nagusietako bat.
Ez da erraza, ordea, zerk sortzen duen zehaztea. Pertsona bakoitzak arrazoi ezberdin bat izango du, nahiz eta behatu den pertsona perfekzio zaleegiak aukera gehiago dituela maiztasun handiagoz fenomenoa pairatzeko. Aipatu dugun bezala, antsietatea duten pertsonetan ere ohikoa izan liteke.
Nahaste mental hauez gaindi, eguneko azken orduetan estimulazio fisiko edo mental gehiegizkoa ere eragin lezake, aukerak gehitzen baititu ohean bueltaka egoteko.
Bestalde, distresa edo estres negatiboa ere fenomeno honi lotzen zaio. Arrazoirik gabe erne egotean datza estres negatiboak, eta oherakoan piztu daiteke. Badira, ordea, lehen begiratuan garrantziarik ez duten ekintzak, marmarketa eragin dezaketenak: leku ezberdin batean lo egitea, gailu elektronikoak erabiltzea...
Arazo hau pairatzen dutenek, ohera joateko momentua modu negatiboan hautematen dute, arazoa oraindik eta gehiago areagotuz. Hori dela eta, mamarketa ez sortzeko ezinbestekoa da gure lo higienea hobetzea. Behatu da ohera joan aurretik ur epelarekin dutxatzea, ariketa apur bat egitea edo jan arinak afaltzeak eragin positiboa duela gure gorputza erlaxatzerako momentuan. Errutina hauek ez dira zailak aurrera eramateko eta gure osasun mentalarentzat sekulako onura izango da.