Zergatik egiten dugu lo gehiago udazkenean?

Zergatik egiten dugu lo gehiago udazkenean? Ez dugu berdin lo egiten udan, udaberrian, udazkenean edo neguan. Urte sasoiaren arabera, gehiago edu gutxiago lo egin ohi dugu, hori bai, beti muga batzuen barruan. Izan ere, urte sasoiek eragina dute gure fisilogian, eta honenbestez, baita gure loan ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zergatik-egiten-dugu-lo-gehiago-udazkenean/@@download/image/3483945-hermosa-mujer-dormir-más-caído-las-hojas-.jpg
2021/10/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ez dugu berdin lo egiten udan, udaberrian, udazkenean edo neguan. Urte sasoiaren arabera, gehiago edu gutxiago lo egin ohi dugu, hori bai, beti muga batzuen barruan. Izan ere, urte sasoiek eragina dute gure fisilogian, eta honenbestez, baita gure loan ere.
Zergatik egiten dugu lo gehiago udazkenean?

Kontsentsurik  ez badago ere arrazoiaren inguruan, argi dagoena da, loa prozesu fisiologiko funtsezkoa dela. Behar duguna baino gutxiago lo egiteak, egin behar ez denean egiteak edo kalitate eskaseko loak ondorio negatiboak izan ditzake gure osasunean, gogo aldartean eta errendimenduan. 

Lo gehiago edo gutxiago egiteko mekanismo fisiologikoen inguruan geroz eta gehiago dakigu. Erregulazioa bikoitza da: batetik areazko erlojua daukagu eta bestetik orratzezko erlojua. 

Areazko erlojuak (prozesu homeostasikoa) esna gaude denbora neurtzen du. Esnatzen garenetik zenbat eta denbora gehiago pasa, orduan eta handiagoa izango da lo egiteko gogoa. Area kasu honetan adenosina deitutako molekula bat da, garunean pilatzen doana esna gaudenean. Eta bai, garunetik pilaketa hori ezabatzeko beharrezkoa da lo egitea. 

Orratz erlojuak (prozesu zirkadianoa), bestalde, lo egiteko unerik egokiena zein den esaten dio garunari, kontuan izan gabe esna pasa dugun denbora kopurua. 

Bi erloju hauek elkar ulertzera kondenatuak daude eta ulermen horretatik sortzen dira esna-lo zikloen erregulazioak.

Erregulazio zirkandianoak funtsezko rola du argi/iluntasun zikloetan. Txandakatze hau da gure erlojuaren orratzak puntuan jartzea ahalbidetzen dutenak. Hori dela eta, lo higiene ona mantentzeko garrantzitsua da argi distiratsuan jartzea egunean zehar eta intentsitate hori gutxituz joatea lo egiteko momentua hurbildu ahala, beti iluntasunarekin gertatu behar lukeena. Hain da horrela, gauetan argi askoren aurrean egotea erritmo zirkadianoen desorekarekin lortu izan da eta ezinbestean, loaren desorekarekin. 

Eguna eta gauaren iraupena urtean zehar aldatuz doa, Lurraren mugimenduaren ondorioz. Dakigunez, honek sortzen ditu urte-sasoi ezberdinak. Aldaketa hauek, argi eta ilunaren ziklo naturalean ematen direnak, gure fisiologian eragina dute. 

Honela, udazken-negua iristearekin batera gure loan aldaketak sumatu genitzake. Negua hurbildu ahala behatu da lo gehiago egiteko beharra sumatzen dugula udaberri eta udarekin alderatuta. Berriki burutu den ikerketa batek 216 pertsona monitorizatu ditu urte oso batean eta joera hau baieztatu ahal izan du. Eta zuk, nabaritzen al duzu lo gehiago egiten duzula
?