Zergatik ari da jendea horrenbeste komuneko paper erosten?

Zergatik ari da jendea horrenbeste komuneko paper erosten? Apalategiak komuneko paperik gabe supermerkatuetan, komuneko papera jateari buruzko txantxak sareetan… Koronabirusaren ondoren hartutako neurri zorrotzen ostean supermerkatuetan izugarrizko ilarak ikusten ari gara, batez ere komuneko paera erosteko! Baina zergatik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zergatik-ari-da-jendea-horrenbeste-komuneko-paper-erosten/@@download/image/Captura de pantalla 2020-03-18 a las 6.54.20.png
2020/03/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Apalategiak komuneko paperik gabe supermerkatuetan, komuneko papera jateari buruzko txantxak sareetan… Koronabirusaren ondoren hartutako neurri zorrotzen ostean supermerkatuetan izugarrizko ilarak ikusten ari gara, batez ere komuneko paera erosteko! Baina zergatik?
Zergatik ari da jendea horrenbeste komuneko paper erosten?

Komuneko papera eskuratzeko behar hori ez da gure inguruetan gertatu bakarrik. Business Insider -en arabera Estatu Batuak, Australia, Japonia edo Hong Kong bezalako herrialdeetan ere arazo berdinaK izan dira. Horrela, Estatu Batuak pertsona bakoitzak erosi dezakeen komuneko paper kopurua mugatzen ari da. 

VICE komunikabidearen Australiako edizioak supermerkatuetan zeuden pertsonei galdetu zien ea zergatik ari ziren komuneko papera erosten. Erantzunen artean gehiengoak besteak erosten ikusten dituztelako ari zirela zihoten eta beraiek ere ez dutelako nahi beraiek gabe geratu. 

Zientziaren arabera horrelako jokabideak FOMO (Fear of Missing Out, zerbait galtzearen beldurra ingelesez) sindromea bezala ezagutzen dira. Pertsona hauek besteen jokabide berdinak burutuz besteengana konektatuta daudela sentitzeko beharra dute. Hau da, mundu guztia komuneko papera erosten ari bada, pertsona hauek ere erosteko beharra sentitzen dute. 

Alta, honek ez du “kutsadura” honen jatorria azaltzen. Oinarrizko produktuen erosteak kontrol falta ordezkatzea bilatzen du. Kontrola galtzear gaudela sentitzean gauza materialak pilatzeko beharra sentitzen dugu, horrela iruditzen zaigulako zerbait kontrolpean dugula. Kultura kapitalistetan gauzak erosiz egiten diegu aurre arazoei eta horrek azalduko luke krisi egoeren aurreran “erantzun azkar eta sinple bat” bilatzea. Horri gehitzen badiogu komuneko paperek duten bolumenagatik apalategietan okupatzen duten lekua, apur bat falta bada izugarrizko hutsunea uzten du, eta horrek falta denaren sentsazioa eragiten digu.