Zergadunaren haserrea

Zergadunaren haserrea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zergadunaren-haserrea/@@download/image/62p4-4.jpg
2012/12/13
berria
Zergadunaren haserrea
Nebojsa Miladinovic 50 urteko serbiarrak neurriz kanpoko erantzuna eman dio Gornji Milanovca hiriko zerga-bulegoaren ordainketa-eskaerari. Izan ere, 3.000 euro inguruko zorra kitatzeko eskaera egin ondoren, kontu-korrontea blokeatu zioten serbiarrari; horren ondorioz, zerga-bulegoa tirokatu du "kaltetuak", eta su eman dio. Haren bizilagunek, ordea, Miladinovic langile eredugarria dela diote.