Zerainen izango da igandean, Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XVII. azoka

Zerainen izango da igandean, Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XVII. azoka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zerainen-izango-da-igandean-gipuzkoako-nekazaritza-ekologikoaren-xvii-azoka/@@download/image/20119162795zerain_nekazaritza_ek_azoka.jpg
2012/12/13
berria
Zerainen izango da igandean, Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XVII. azoka
Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XVII. azoka antolatu dute Zerainen datorren igandean. Azken hamasei urtetan bezala, aurten ere, ekitaldiz beteriko hitzordua izango dute Zerainera gerturatuko diren guztiak.

Goizeko 10:00etan hasiko da azoka herriko plazan. Ekoizle ekologikoen 30 postu baino gehiago egonen dira lehen ordutik eta jendeak parte har dezan hainbat ikastaro eta ikuskizun antolatu dituzte. Besteen artean, lixiba-jotzea eta animalien ilearekin sokak josiko dituzte goizean.
Arratsaldean, berriz, kirola nagusituko da Zerainen. Herri kirolak izango dira, lehenengoak harri jasotzaileak izango dira eta lasterketa egonen da Zeraingo bi korrikalariren eta Zegamako beste biren artean. Hori amaituta, inguruko herrietako aizkolarien txanda izango da.
Amaitzeko, bertaratutakoek txinga lasterketa egin ahal izango dute eta kirolaz aparte, erromeria ere izango da, Xapre eta Jose Antonio trikitalarien eskutik. Hamazazpi urte pasa dira Biolur elkarteak eta Zerain Deagun Fundazioak lehen aldiz Gipuzkoako NekazaritzaEkologikoaren azoka antolatu zuenetik, produktu ekologikoek oraindik ere, gizartean erabilera murritza zutenean. Urte horien buruan, nekazaritza ekologikoak ibilbidea egin du eta ibilbide horrekin jarraitzeko Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren azokan hitzordua dago igandean Zerainen.