Zer ikusi, hura ikasi

Zer ikusi, hura ikasi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-ikusi-hura-ikasi/@@download/image/20121252271Datu_Dantza_Taila_Handiak.jpg
2012/12/13
berria
100 lagunek hartu dute parte Durhamgo Unibertsitateak­ –Ingalaterra– egindako ikerketa batean. Taila handiko emakumeen irudiak erakutsi dizkiete batzuei, eta andrazko argalenak besteei; ondoren, zein eratako gorputzak nahiago dituzten galdegin diete denei. Lortutako emaitzek argi erakutsi dute ikusten dugun hori gustatzen zaigula, horrekiko interesa erakusten dugula. Horregatik, publizitatean emakume errealen irudiak erabiliko balira, elikadura nahasteekin zerikusia duten gaitzak murriztuko liratekeela ondorioztatu dute ikertzaileek.