Zer harreman dago nekea eta antsietatearen artean?

Zer harreman dago nekea eta antsietatearen artean? Nekeak eta antsietateak ez dute zertan loturarik izan, baina elkar elikatu ohi dira denbora luzez mantentzen badira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-harreman-dago-nekea-eta-antsietatearen-artean/@@download/image/22510929_65Z_2201.w012.n001.22C.p6.22.jpg
2023/07/17
Nekeak eta antsietateak ez dute zertan loturarik izan, baina elkar elikatu ohi dira denbora luzez mantentzen badira.
Zer harreman dago nekea eta antsietatearen artean?

Astea bukatzear da eta sentitzen duzu ezin duzula gehiago. Zure begiak itxi egiten dira eta zure garunak ezin du informazioa modu koherentean prozesatu. Bat batean, zure nagusiaren iruzkin txar batek ohi baino gehiago eragiten dizu eta izugarrizko antsietatea sortu. Nekeak eragina izan al du honetan? Nekeak antsietatea errazten al du? Edo antsietateak nekea eragin? 

La Mente es Maravillosa webguneko artikulu baten bien arteko harremana aztertu du. Antsietatea, etres edo arrisku egoeren aurrean gorputzak duen erantzun normal moduan definitzen dugu, alerta egoera bat da, ezkorra bihurtzen dena kronifikatzen denean. Bularrean mina, arnasteko zailtasunak, muskuluetan tentsioa, izerdiak eta palpitazioak dira antsietatearen sintometako batzuk.

Nekea, berriz, ahultasun eta energia gabezia sentsazio bat da eta estresak, lo gabeziak edo elikadura txarrak eragin lezake. Beraz, bi gauza ezberdin dira, lehen begiratuan ez dute loturarik, baina elkarrekin doazenean bi noranzko harremana izan ohi dute. Norbait nekatua badago, litekeena da estres eta antsietate gehiago esperimentatzea, eta honek neke gehiago eragitea. Lo ezin kronikoak, adibidez, neke eta antsietate egoerak kronifikatu ditzake. 

Antsietatea, sei hilabete baino gehiagoz luzatzen bada, muturreko nekea edo neke kroniko eragin lezake. Izan ere, etengabe alertan egoteak izugarri akitzen du. Neke hau eragiten duten sintomek kontzentrazioa edo gauzak gogoratzea zailtzen dute, tentsioa eragin, neke sentsazio etengabekoa sortu, suminkortasuna, umore aldaketak, buruko minak, loaren aldaketak, lo ezinak eta digestio arazoak. 

Ondoriozta genezake, beraz, antsietatea eta nekea bi gauza ezberdin badira ere, lotura eduki lezaketela denboran asko luzatzen badira. 

Zer egin genezake lagun min bilakatu ez daitezen? Bestelako osasun arazoentzat bezala, oraingo honetan ere, ariketa egitea oso gomendagarria da. Antsietatea murriztu dezakeen lehenengo antidotoetako bat da eta gainera loaren kalitatea hobetzen du. Meditazioaren eta arnasketa sakonaren bitartez ere antsietatea kontrolatu liteke eta atsedena hobetzen du. Azkenik, lan-karga murriztua eta terapiara joatea ere kontuan eduki beharreko aukerak dira.