Zer gertatzen da Influentzien Marketinarekin Euskal Herrian?

Zer gertatzen da Influentzien Marketinarekin Euskal Herrian? InlfuenZER? Galdera honi erantzuna emateko, laugarren urtez Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk. Datorren urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-gertatzen-da-influentzien-marketinarekin-euskal-herrian/@@download/image/NS_Kartel_karratua_2019_content.jpg
2019/01/17
berria
InlfuenZER? Galdera honi erantzuna emateko, laugarren urtez Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk. Datorren urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean!
Zer gertatzen da Influentzien Marketinarekin Euskal Herrian?

Zer gertatzen da Influentzien Marketinarekin Euskal Herrian? InlfuenZER? Galdera honi erantzuna emateko, laugarren urtez Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntuk. Datorren urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean, influentzien marketinaren gaia landuko duen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturgunean, Donostian, komunikazioan eta sare sozialen inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

Enpresa txiki nahiz ertainen arduradunei, bere erakundearen nortasuna sareratzearen ardura dutenei, zein gaian interesa duenari zuzendurik, influentzien marketinean beharrezko diren oinarrizko ezagutza eta aholkuak eskainiko dira.

Hizlariak

Bi zati nagusi izango ditu jardunaldiak; hizlariak eta mahai ingurua. 2 pertsonen hitzaldiek osatuko dute saioaren lehen zatia, arratsaldeko 19:30ak arte luzatuko dena. Hasteko Sorland enpresatik Ioar Oteizak influentzien marketina definitu eta oinarriak plazaratuko ditu , eta Burutuko Josu Bergararekin markek influenzerrekin egiten dituzten lanketak ikusiko ditugu, estrategia horien gakoak ikasiaz.

Mahai ingurua

Mahai inguruaren zatian berriz, bost kasu erreal aztertuko dira testigantza bitartez eta modu praktiko batean, euren esperientziaz ikasteko helburuz. Azken zati hau arratsaldeko 20:30ak arte luzatuko da eta Laura Chamorro (San Sebastian Moda Festival), Nerea Arriola (SuperTxope youtuberra), Egoitz Txurruka (irrati esataria), Nerea Alias (telebista aurkezlea) eta Beñat Iraola (Zatzaizkit markako arduraduna) izango ditugu solasean bertan, euren lan egiteko eraz, eta influentzien marketinarekin izan edo duten esperientziaz hitz egingo digutelarik.

Izen-ematea

Bertaratzeko interesa dutenek izen-ematea www.nortasunasarean.eus web-orriaren bitartez egin beharko dute. Parte hartzea doakoa izango da eta interesa duen orori irekia da. Jardunaldia ospatuko den aretoaren espazio mugak direla eta, parte-hartzaile kopurua mugatua izango da. Hori dela eta, TaPuntuko kideek saio honetan parte hartzeko interesa duten guztiak ahalik eta azkarren izen ematera gonbidatzen ditu.