Zer gertatzen da armekin AEBetan?

Zer gertatzen da armekin AEBetan? Floridako sarraskiak berriro ekarri du armen inguruko eztabaida herrialdera, eta bitartean, Donald Trumpek 'El Mundo Today'-etik aterata ematen duten adierazpenak botatzen ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-gertatzen-da-armekin-aebetan/@@download/image/armas-EEUU.jpg
2018/02/27
berria
Floridako sarraskiak berriro ekarri du armen inguruko eztabaida herrialdera, eta bitartean, Donald Trumpek 'El Mundo Today'-etik aterata ematen duten adierazpenak botatzen ditu.
Zer gertatzen da armekin AEBetan?

Oraindik askok ez dute ikusi nahi, baina AEBetan arazo bat dute armekin. Ez duzuela sinisten? Adi datu hauei: hil honetan, Floridako Parkland herrian, adingabea zen ikasle bat erabat armaturik sartu zen bere ikastolan, eta 17 lagun hil zituen. Minutu gutxian, bere 17 klase kideren biziarekin amaitu zuen. Ez dira aurtengo hildako bakarrak; urtea hasi zenetik dagoeneko 1.800 lagunetik gora hil dira AEBetan armen ondorioz. Bataz beste, egunean 40 hildako izaten dira herrialdean. Iaz, 15.590 lagun hil zituzten armekin.

 

 

Zifra horiekin hotzikara bat sentitu ez baduzu, jakin beharko zenuke AEBetako hainbat estatutan legala dela adin txikikoek armak erabiltzea; hainbat tokitan hamar urtetik beherakoek ehizatzeko baimena dute, eta askorentzat, armak jostailu politak besterik ez dira. Ikusi jarraian, duela urtebete neska honek urtebetetze oparitzat jaso zuen Beretta irekitzean izan zuen erreakzioa:

 

Zer iruditzen zaizu AEB-tako adin txikiko neska honek jasotzen duen oparia eta bere erreakzioa? 🔫
ESKANDALIZATUA geratu zara? Irakurri hau 👉 https://t.co/5jiRfdPawy#Armak #Trump #ArmMe pic.twitter.com/QvNIzPexvB

— GAZTEZULO (@Gaztezulo) 27 de febrero de 2018

 

 

Bitartean, Donald Trump AEBetako presidentean adierazpen surrealista eta kezkagarrien argi uzten dute ez diola NRA riflearen elkarteari babesa ukatuko. Astean zehar tankera honetako adierazpenak aireratu ditu: "Parklandeko hiltzaileari armarik gabe egingo nioke aurre" edota "Armarik gabeko guneak ez dira seguruak; onena, irakasleak armatzea litzateke" dira bota dituen perletako batzuk.

 

 

GIZARTEA, DESARMATZEKO PREST

Dena den, Floridako tiroketak izan du eragina AEBetako gizartean. Oso ikusgarriak izan dira adibidez, armen aldeko hainbat pertsonak zabaldu dituzten bideoak, beren armak apurtzen eta "aski da" aldarrikatzeko. Horrekin batera, nerabeek kaleak hartu dituzte; #ArmMe traolaren babespean, armen kontrako aldarrikapen ugari egin dituzte. Horien artean indar handia hartu du Emma Gonzalez ikaslearen aldarrikapenak: