Zer gertatzen da aldi bateko sexuarekin pandemian?

Zer gertatzen da aldi bateko sexuarekin pandemian? Koronabirus kasuek gora jarraitzen badute ere, eta distantzia soziala zein konfinamendua oraindik gurean diren arren, pandemiak ez du aldi bateko sexua gelditu. Hori baieztatzen du behintzat CORPAk burututako txostenak. Honen arabera ligatzeko aplikazioen erabilera %28 hazi da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-gertatzen-da-aldi-bateko-sexuarekin-pandemian/@@download/image/5699bb12-aecd-473f-a1f4-ea6a0eb66f41.jpeg
2021/04/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Koronabirus kasuek gora jarraitzen badute ere, eta distantzia soziala zein konfinamendua oraindik gurean diren arren, pandemiak ez du aldi bateko sexua gelditu. Hori baieztatzen du behintzat CORPAk burututako txostenak. Honen arabera ligatzeko aplikazioen erabilera %28 hazi da.
Zer gertatzen da aldi bateko sexuarekin pandemian?

Konfinamendua ez da aitzakia izan ezagutzen ez diren pertsonek, aplikazioen bitartez, aurrez aurreko hitzorduak lotzeko. Hori baieztatzen du otsailean online burutu zen ikerketa honek. 18 urtetik gorako Espainiar Estatuko ia 500 pertsonen erantzunak bildu ditu. Ligatzeko aplikazioen erabilera %28 igo da pandemian zehar eta bi erabiltzailetik batek aurrez aurre ikusteko hitzorduak zehaztu zituzten. 

Emaitzei erreparatuz jakin da 24-36 urte bitarteko pertsonak direla aplikazio hauek gehien erabiltzen dituztenak 37-45 urtekoek jarraituta. Aurrez aurreko hitzordu gehien gizonezkoek eduki dituzte (%24), aldiz emakumezkoen kasuan kopuru hori %7ra jaisten da. Bi generoei ez zitzaien axola kutsatzeko arriskua. 

Ikerketaren bidez jakin den beste kontatua da aldi baterako harreman sexual gehiago sortu direla bikoteak baino. Bestalde, aplikazio hauen bitartez ezagututako pertsonekin harreman sexualak erabiltzaileen %45ak izan dituzte, horietatik bikote harreman bat (modu formalean edo informalean) sortu dutenak %27 izan dira. 

Erabiltzaileak aplikazo hauetan aurkitu nahi duenari dagokionez, gizonezkoen %49ak aitortzen du aldi baterako sexual bilatzen duela; honela gizonezkoen 2tik batek helburu hori luke aurrez aurre bestearekin elkartzean. Bestalde, emakumezkoen %10ak baieztatu zuen aldi baterako harreman sexualak bilatzen dituela.

Bada ordea laguntasuna besterik bilatzen ez duenik ere ligatzeko aplikazioen bitartez. Galdetegia pasa zitzaienen %56ak baieztatu zuen helburu nagusia laguntasuna zela.