Zer gertatuko litzateke zure bulkadak jarraituko bazenitu?
'Enough' film laburrak gure barneko zoko ezkutuena ateratzen du argitara... eta zuk, zenbat aldiz desiratzen duzu halakorik?

Autobusean zoaz, lasai asko, zure aurrekoaren telefonoak jotzen duenean. Guztiek entzuteko moduan hitz egiten hasten da, eta pixkanaka, zure pazientzia agortzen doa. Telefonoa eusten duen belarrian bertan ostikoa ematen diozun arte. Halakorik irudikatu al du inoiz zure burmuinak?
Royal College of Arteko Anna Mantzaris zuzendariaren Enough film labur laudatuak gure bulkada primarioenak aztertzen ditu. Egunerokotasunean egin nahiko genituzkeen ekintza ez onargarriak, hain zuzen. Eta zuk, izan duzu halakorik egiteko gogorik?